HASIERA 2017-06-03T18:47:29+00:00
Logo Lekuz Leku Dantza Danza en Paiseajes urbanos

DANTZA HIRI INGURUNEETAN: EKAINAren 22an Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoan eta EKAINAren 23 eta 24an ABANDOIBARRA PASEALEKUAN

Ekainaren 22an, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoan, eta ekainaren 23an eta 24an, 19:00tik aurrera dantzak eta ibiltariek egingo dute topo Abandoibarran. Bere helburua: dantza garaikidearen hizkera mota guztiak ikusle guztiengana hurreratzea, hiri guneetara koreografia-lanak eramanda. XII. Lekuz Leku edizio honetan Euskal Herriko, nazioko eta nazioarteko koreografo-dantzarien proposamenak aurkeztuko dira gune bakoitzarako sorketa bereziak eginda.

Proposamen ezberdinak itsasadarraren bazterretan dantzaz gozatzeko.

DANTZA: ibilbide koreografiko bat interpreteekin batera, Abandoibarra pasealekuan zehar.
TAILERRAK: Publikoak Lindy Hop dantzatzen du, Helena Golab-en eskutik, “paseo koreografikoaren” ondoren.
BIDEOA: bi egunak LA FUNDICIÓN-Topagunean, ACIELOABIERTO SAREAri lotutako Jaialdietako bideoak.
ARGAZKIAK: partekatu jaialdiko argazkiak hemen: #LekuzLeku
TOPAGUNEA: LA FUNDICIÓN. Emanaldien ostean, solaserako une bat, kopa bat eta mokadutxo bat eskuan, artista, ikusle eta bestelako profesionalen artean partekatzeko.

• LEKUZ LEKU jaialdiaren programazioa dantza-pieza laburrak ditu, hirigunean, leku irekietan eta ohiz kanpoko lekuetan.
• Hiriaren eta Dantzaren arteko topaketa osatzen du, hiriko ikusleen eta ekintza koreografikoaren artean.
• Ondare artistikoaren balioa berretsi egiten du: Dantzaren bidez, ibiltariak ikasten du plaza bat, paisaia bat, txoko bat eta bestelakoak modu desberdin batean begiratzen, eta lekua berraurkitu egiten du.
• Sormena, hurbiltasuna, dantzaren eta erritmoaren gertutasuna eta horren gozamena indartzen du, modu irekian, elkarrekintzako testuinguru batean.