2009

PROGRAMA

26, ostirala / 21:00etan.

Guggenheim Museo Inguruan


 BONACHELA Kia./ Amy Hollingsworth - Cameron McMillan / Londres
"Soledad"/”Bakardadea”
Koreografia:Rafael Bonachela


“Bakardadea” duo direkto, erotiko eta emozional bat da, harreman batzuen egoera basati eta samurrak esploratzen dituena Chavela Vargas kantari mexikarraren musika latinoaren eta Gidon Kremerrek Piazzolari eskainitako omenaldian darabilen musikaren bidez. “Bakardadea” lanak Guglielmo Ebreo Saria eta Kritikaren Saria jaso zituen lehenengo Biennale Danza-n eta Italia International Competition-en koreografo independenteentzat 2006an. Rafael Bonachelak Antonia Grove eta Theo Clinkard-entzat, Probe konpainia, sortu zuen duo hau, konpainia horrek egindako enkargua betez 2005ean.

Antzezleak: Amy Hollingsworth eta Cameron McMillan
Musika: Gidon Kremer (Hommage à Piazzolla) eta Chavela Vargas

Gaur arte ikusi dudan Bonachelaren piezarik onenetarikoa. Ballet Magazine
Hiru aldiko tango bat, sedukzioa eta tentsioa erdi eta erdi besarkatuz borrokaldi emozional arriskutsu batean, non amoranteak (iraganekoak edo etorkizunekoak) bata besteagana oldartzen diren gorputzaren eta fisikalitatearen plazan.The Times

Bonachela Dance Companykonpainia berri eta dinamiko bat da, arte forma eta disziplina
ezberdinak gurutzatuz diharduena, gaur egungo dantzarako lengoaia eraberritzaileak eta testuinguru berriak garatzeko, Rafael Bonachela sarituaren zuzendaritza artistikoaren pean. Fisikalitateaz eta gorputzaren bulkada emozionalaz duen interesean eta mugimendua ekintza ulergarria eta bere baitan eta beste ezer gabe behar bezainbateko adierazpidea delako konbentzimenduan oinarriturik sortua, BDCk praktika artistiko desberdinetako sortzaileak biltzen ditu, pieza bakoitza aparteko esperientzia izatea lortzen duen lan mota berri bat sortzeko.