|
Ostirala 27 / 19:30etan |
Berdegunean |
![]() |
![]() |
CETRA / Zaragoza
“Animales de compañía”
Javier Sangrós / Ángel del campo
Egunerokoa, xumea edo errepikatua izateagatik ia igarri gabe pasatzen dena da sorkuntza honen ardatza. Xumearen balioan eta sakontasunean zentratzen da, gertakari handien bezain anbiguo eta garrantzitsua baita xumea bere interpretazioan.
Zeinu guztiek, sotilak izan ala ez, ezarri gabeko esangura bat duen espazioa eta unea sortzea
dute helburu. Ikusten denaren interpretazioan anbiguotasunak ere sorkuntza balioa dauka,
kasu honetan konplizitatea edo nahasmendua sortzen duena ikuslearen eta sortzailearen
artean, euren eginkizunak elkartrukatuz. Javier Sangrós
Koreografia / Interpretazioa: Javier Sangrós, Angel del Campo
Musika: Lucio Berio , Vivaldi.
Cetra Dantza eta Aragoeko Zentro Dramatikoaren koprodukzioa
CETRA DANZA bi dantzari saiaturen batasunetik sortu zen, Dantzaz duten beren ikuspegi berezia adierazteko premia duten dantzariak bata zein bestea, eta bidaia neketsu horri hasiera emateko aski baliabide eta esperientzia dutela uste dutenak. Konpainia 1997an aurkeztu zen lehen aldiz, “Cetra” koreografiarekin, Madrileko koreografia lehiaketan.
ÁNGEL DEL CAMPO
Esperientzia handiko dantzari, koreografo eta pedagogo zaragozar honek bere lehen dantza
ikasketak Zaragozan bertan hasi eta Zaragozako Balletean lan egiten zuen; esperientzia horren
ondoren, Monakoko Princesse Grace Dantza Eskolan ikasten jarraitzea erabaki zuen, opera
askotan hartuz.
JAVIER SANGRÓS
Ibilbide zabaleko dantzari, koreografo eta pedagogoa. Madrilen ikasi zuen, Maria de Ávila
Dantzako Goi Kontserbatorioan eta Madrileko Dantza Profesionalaren Erret Kontserbatorioan
jaso zuen dantza klasiko eta garaikideko titulua. Geroztik, etengabe lan egin du dantza
irakasle gisa Espainiako hiri ezberdinetan.