|
Ostirala 26 / 19:30ean. |
Kaian |
![]() |
![]() |
KUKAI dantza konpainia / Errenteria
“HNUY ILLA” (Zati bat)
Koreografia: Jon Maya
Kukai Dantza Konpainiak bere HNUY ILLA ikuskizunaren zati batzuk aurkeztuko ditu.
Ikuskizun hau, ikuskizun-errebelazio gisa MAX SARIAREN golardoa jaso duena, Joseba Sarrionandiaren poesian inspiratuta dago. Mireia Gabilondoren zuzendaritza, Iñaki Salvadorren musika eta Jon Maiaren koreografiarekin, amodioa, desamodioa, bakardadea, iluntasuna, erbestea eta halako gaiak lantzen ditu…. Sarrionandiaren poesian zehar bidaia bat eginez.
Dantzariak: Jon Maia, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte, Nerea Vesga eta
Vanesa Castaño
Koreografia: Jon Maia
Musika: Iñaki Salvador
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Kukai Dantza Konpainiak euskal dantza tradizionaletik abiatuta sortzen ditu ikuskizunak. Beste arte-diziplina batzuekin, bestelako dantza estiloekin eta artea ulertzeko moduekin lankidetzak eta elkarreraginak sustatzen ditu. Horrela, euskal dantza tradizionaletatik abiatzen da ikuskizun garaikideak sortzeko.
Bere ibilbidea 2001ean hasi zuen, ‘Deiadarra’ koreografiaren aurkezpenarekin eta orduz geroztik beste zenbait ikuskizun sortu, zenbait lankidetza egin eta gertakari berezi ugaritan parte hartu du.
Bere lehen sorkuntza eszenaratu ondoren, Tanttaka Antzerkiarekin lankidetza hasi zuen. Kukai-Tanttaka elkartze sendo eta trinkoak honako ikuskizun aipagarri hauek utzi dizkigu, besteak beste: ‘1937, por las sendas del recuerdo’ (2002), ‘Otehitzari Biraka’ (2005) eta ikuskizun-errebelazioari MAX SARIA jasotako ‘Hnuy illa…’ (2008)