|
Larunbata 27 / 20:30ean. |
Farola |
![]() |
![]() |
LOSDEDAE / Madrid
“Cappuccino per due”
Chevi Muraday
Losdedae-ren ibilbide luzean zehar, Paloma Sainz-Aja eta Chevi Muraday bikoteak duo ezberdinetan lan egin du batera (Recorrido Recorrer, Tropiezo, Desprenderse…). Cappuccio per due Chevi Muraday-k behin eta berriz hautemandako egoera bat hartzen du oinarritzat, eta hortik sortua da honako ideia hau, zeinen arabera bikote baten artean dagoen lotura bakarra, euren artean ikuspuntu adostasun bat ere gertatu ez den afari baten ostean, capuccino konpartitua baita.
Koreografia: Chevi Muraday
Interpreteak: Chevi Muraday, Paloma Sainz-Aja
Musika: Explosion in the Sky, Cat Power, Varios
Jantziak:Losdedae
Ekipo teknikoa: Losdedae
CHEVI MURADAY, Dantza 2006ko Sari Nazionala
Dantzari ikasketak eta lanak burutu ondoren nazio nahiz nazioarte mailako eskola eta konpainia ezberdinetan, besteak beste aipatzekoak Carmen Senra (Madril), Martha Graham (New York), Laban Center (Londres), S. O. A. P. Dance Theatre (Frankfurt), Neuer Tanz (Dusseldorf), LOSDEDAE konpainia eratzea erabaki zuen 1997an.
Dantzari Gailenaren Saria jasotzen du Madrileko VII. Koreografia Lehiaketan, 1992an.
Halaber, koreografo gisa dihardu Nacho Duatok zuzendutako Danza 2 Konpainia Nazionalak gonbidatuta, “Inside” eta “Instrucciones para dejarse caer al otro lado del vacío” estreinatuz.
Zinerako lan hauek ere egin ditu: Albacete&Menkes-en “I love you, baby”, Christopher Hampton-en “Imaging Argentina “, Ramón Salazar-en “20 cm” eta Julio Medem-en “Caótica Ana” filmeetan.