2009

PROGRAMA

26, ostirala / 19:00etan

Guggenheim Museo Inguruan


 MARIANTONIA OLIVER Kia./ Mallorcako Palma
”Petita Lula“
Zuzendaritza: Mariantónia Oliver


Dibertimento bat, hiru emakume dantzari fin eta garraiolari bat partaide direla.
Hiru lagun etxez aldatu eta leku berri batera heldu dira, non ez dakiten ongi eurak ere ez ote diren altzariak-edo. Hirurotako bakoitza bere espazioa nola bete eta nola konpartitu bilatzen ari da. Konplizitatea eta diferentziak piezaren erritmoa sortuz doaz.
Petita Lula bizikidetzari buruzko lan bat da.

Mariantònia Oliverren sortze-lan bat, Catalina Carrasco, Aina Pascual, Bàrbara Riera eta Rafel Mir garraiolariarekin, eta Jaime G. Sorianoren musikarekin.


Zuzendaritza eta konposizioa: Mariantònia Oliver
Antzezpena eta sortze-lana: Bàrbara Riera, Aina Pascual, Catalina Carrasco, Rafel Mir
Eszenografia: Mariantònia Oliver, Rafel Mir
Músika: Jaime G.Soriano. V. Campasela
Jantziak: Marga Mayol
Bideoklipa: Javier Fernández
Argazkigintza: Eugenia Shuhaibar


Cia Dansa Mariantònia Oliver SL-ren produkzioa.
Mallorcako Fundació Teatre Principal-en eta Consell-en laguntzaz.


MARIANTÒNIA OLIVER Kia.


1989an sortzen da Mariantònia Oliver Konpainia eta OCHO ikuskizunarekin sari bi irabazten ditu: Jove Creativitat de Catalunya eta Biennal de Joves creadors europeus de la Mediterrània.
Geroago MARCO RASO ikuskizuna sortzen du, koprodukzio bat Bartzelona, Londres eta Madrilekin. Eta ikuskizunokin Espainia, Europa eta Amerikako antzoki eta jaialdietan dihardu.
2000. urtean Mallorcan kokatzen da eta bere lehenengo umeentzako ikuskizuna sortzen du:
BOBOT. Ikuskizuna Holandan eta Espainiar Estatuko hainbat autonomi erkidegotan zehar dabil, eta zenbait nazioarteko jaialditan parte hartzen du.
Hurrengo urtean, LA CONTÍNUA sortzen du, Teatre Principal Palma Fundazioarekin, Govern Balearrekin eta Bartzelonako Mercat de les Flors-ekin batera egindako koprodukzio bat.
Ondoren POETES ikuskizuna aurkezten du, gaur egungo poeta mallorcarren lanetan oinarritua. Baita familiek osturiko publikoentzako RASSS ikuskizuna, MAXen marrazkietan oinarritua, eta NA LLAUNETA RECICLA umeentzako ikuskizuna ere, gai konkretu bat aurkezten duena: birziklapena.
MAPES, aurton Madrileko Gaur Egungo Eszena jaialdian parte hartu duen ikuskizuna, eta PETITA LULA, 2008an “Palma, ciutat que dansa” jaialdian estreinatu zen espazio publikoetako dantza ikuskizuna.
LA PARAULA I ELS PEUS NUS, Balearretako autoreen poesian oinarrituriko ikuskizuna, Manresan “Feria de la Mediterranea” azokan 2008ko azaroaren 1ean estreinatu zena.