|
Larunbata 27 / 19:00etan |
Guggenheim Museoaren aldameneko Jolas Parkean |
![]() |
![]() |
NATS NUS / Bartzelona
“Slot”
Claudia Moreso
Denboraz landako lau pertsonaiak, lepoan maleta bana dutela, euren bidaian tarte bat hartuko dute munduan zeharreko bideetan barnako ibilaldi luzean jaso dituzten bizipenak, sentsazioak, begiradak, soinuak eta dantzak gurekin konpartitzeko.
Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Claudia Moreso
Zuzendaritza laguntzaile: Toni Mira
Sorkuntza eta interpretazioa: Gema Díaz, Emili Gutiérrez, Joan Palau, Noemí Ventura
Musika: Cristina Villalonga, Nan Mercader, Cabo San Roque
Eszenografia: Miquel Ruíz
Jantziak: Elisa Echegaray
Ekoizpena: Cristina Zamponi
Koordinazioa: Rosa Pino
Nats Nus konpainiaren produkzioa. Nats Nut, berriz, Kultura Ministerioak (INAEM), Kataluniako
Generalitateko Kultura Sailak (ICAC) eta Bartzelonako Udalak (ICUB) subentzionatutako
konpainia da.
Nats Nus, halaber, La Calderaren fundatzaile-kide da.
NATS NUS DANSA1987an sortu zen Toni Mira dantzari eta koreografoaren eskutik, eta
handik gutxira haurrentzako sail bat sortu zen Claudia Moresoren koreografiarekin. Konpainia
gisa, betiko ezaugarria izan du bestelako eszena-lengoaiak erabiltzea, hala nola bideo
proiekzioak edota testuak barne sartzea, baliabide horiekin oreka bat aurkitu nahian sorkuntza
soiltasunaren eta beren lana publikoarekin konpartzitzeko borondatearen artean. Umorea eta
erritmoa dira, baita, konpainia honen ikuskizunen ezaugarri iraunkorretarikoak.