2009

PROGRAMA

25, osteguna / 19:30ean

Guggenheim Museo Inguruan


 NATXO MONTERO Dantza / Bilbo
“Cuadra-T”
Sortze-lana: Álvaro Esteban - Natxo Montero


Elkarren kontra doazen bideak... kasualitatez, motiborik gabe.
Zu ez, ni ere ez.
Ez atzerantz, ez aurrerantz; horrela ezin da.
Nik ez dut jaregiten, zuk ez didazu jaregiten, arrano-pola!!!!!!!!
Goazen elkarrekin.
¿Jarraitu nahi duzu? ……… neuk ere bai.

Sortze-lana / antzezpena: Álvaro Esteban eta Natxo Montero
Musika: Eleni Karaindrou eta Metope.

Natxo Montero Matía (Bilbo, 1972)
Elektrizitate ikasketak egindakoa. Gazte-gaztetatik hasi zen dantza-munduan, euskal dantza
tradizionalean lehenengo eta 1995ean gaur egungo dantza ikasten hasten da Matxalen Bilbao, Cristina Quijera, Idoia Zabaleta, Marga Arroyo, Olaf Keler eta Didier Sihol-ekin.
Trebatzen segitzen du Bruselan, Bartzelonan eta Frantzian, horretarako honako hauek lagun dituela: David Zambrano, Ted Stoffer, Wim Vandekeybus, German & Jorge Jauregi, Alexis Eupierre, Lipi Hernández, Iñaki Azpillaga, Roxanne Huildman, Monica Valenciano, Martín Kilvadi, Marielle Morales, Rasmus Ölme, besteak beste.
Honako konpainietan lan egin du antzezle: Organik, Steak Tartar, Pasando Ovos, Sofie Saller eta Félix Ruckert Company (Berlín - Marseille).
Jorge Lastrarekin batera " Naranjas del tiempo" sortu eta dantzatzen du, Euskadiko sorkuntza koreografikoko VIII. Erakusketan aukeratua.
Rialto Fabrik Nomade Konpainiako kidea (2004-2007) ondoko proiektuetan: “ISLAVAT” (TRANSEUROPE europar proiektua); "DESORDRE" (proiektu frantses-poloniarra) eta "Un Peuple de Promeneurs" (Finlandia).
2008an dantzari izan da Roberto Olivánek Centro Coreográfico Galego-rentzat zuzendu zuen " Kiosco das almas perdidas" piezan.
" CUADRA–T" sortu eta antzezten du, A Coruñako Empape Jaialdian estreinatua. Finalista izan zen Madrileko Lehiaketa Koreografikoan 2008an.