2009

BIDEO PROGRAMA

Asteazkena, 24 - / 19:30ean

La Fundición


 

 Núria Font anderearen hitzaldia
GORPUTZA - MUGIMENDUA – IKUS-ENTZUNEZKOA
Núria Font anderearen hitzaldia


NU2’S associació per la creacióelkarteak bideo-dantzako hiru programa aurkezten ditu,
gorputza/mugimendua/paisaia/arkitektura erlazioa abiapuntutzat hartuz ikus-entzunezko sorkuntzan.

Núria Font, NU2’S proiektuen eta programaren komisariotzako zuzendariak hitzaldi bat
emango du dantza pantailan azken 30 urteetan gaitzat hartuz. Gorputza eta gorputzadierazpena gai nagusi bihurtu dira ikus-entzunezko sorkuntza independentean, sorkuntzok dantza, zeinuaren konposizioa eta espazioa mugimenduaren ikuspuntutik irakurtzen duten heinean hitzez haraindiko narrazioa burutzeko. Ikus-entzunezko lengoaiak indarra hartu du koreografi sorkuntzarako espazio berri gisa, artista garaikideek proposatzen dizkiguten genero, ideia eta bizitza-jarrerak beren aniztasun handian naturaltasunez elkarrekin erakustera ematen dizkigun espazio irekia.