|
Larunbata, ekainak 27, 20:30ean. |
Kaian |
![]() |
![]() |
RootlessRoot / Grezia
“UNA Uknown Negative Activity”
Linda Kapetanea eta Jozef Frucek
Gure bizitzak beste batzuek hartzen dituzten erabakien mende daude, guk ez daukagu erabaki horien kontrolik, eta ezagutu ere ez ditugu egiten erabakiok hartzen dituzten pertsonak. Normalean, atsegin zaiguna, huraxe egiten dugu. Atsegin zaigun erlijioan sinets dezakegu. Nahi dugunarekin ohera gaitezke. Edozein gauza egin dezakegu, gauza hori garrantzitsua ez den bitartean. Baina garrantzia duen gai orotan, beste batzuek erregulatzen dute gure portaera. Ikuskizun honetarako mugimendu leherkorrak sortzen ari gara, lengoaia izugarri artifiziala, gain-exageratua, adierazpide egituratu bat eratzeko, zeinen bidez adieraz daitekeen agian gizaki bakartien mundu korapilatsua bizi dugun testuinguru gero eta konplexuagoan.
Konpainia: RootlessRoot
Koreografoak: Linda Kapetanea eta Jozef Frucek/RootlessRoot
Dantzariak: Jozef Frucek, Linda Kapetanea, Edgen Lame eta Marianna Tzouda
Musika: Vasilis Mantzoukis
Rootlessroot, Linda Kapetanea eta Jozef Frucek beren sorkuntza hauek aurkezteko
bidaiatu dute: Sudden Showers of Silence, Holdin Fast*, “100 Wounded Tears”* eta
ikuskizun oraintsukoena, UNA, hala europar festibaletan nahiz gertakarietan, Txekiako
Errepublikan, Eslovakian, Polonian, Alemanian, Frantzian, Erresuma Batuan, Belgikan, Italian,
Espainian, Portugalen eta Suedian, 80 emanaldi baino gehiagorekin, zenbait SARI ETA SARIPROPOSAMEN
jasoz:
- Aerowaves 2008rako hautatua “Sudden Showers Of Silence”.
- Total Theatre Award – Konpainia Gazte Hoberenerako izendapena (Fringe Festival
2008) “Holdin Fast”*
- Thálie Award 2007 Izendapena “Holdin Fast”* (Arenbergerová) interpretazioagatik
- Annual Sazka Award 2008 “Holdin Fast”* koreografiarako antzerki-izendapena.
- Annual Sazka Award 2009 “100 Wounded Tears”* koreografiarako antzerkiizendapena.
(*DOT504 taldearekin batera ekoiztua eta interpretatua)