2009

PROGRAMA

Ostirala 26 / 20:30ean

Guggenheim Museo ingurunean


 

 STORM / Alemania
“IMPROVISATION” hip hop
Koreografia eta interpretazioa: Storm


Pieza honetarako, Storm dantzari eta koreografoa musika konposizio klasiko zenbaitetan inspiratu da. Musika horren bidezko inprobisazioa proposatzen digu, hip-hop teknikarekin eta beronen hiztegi guztiarekin.

Koreografia eta interpretazioa: Storm
Izenburua: “Improvisation”
Management: Dirk Korell-Moovn

Ibilbidea

Niels "Storm" Robitzky Alemanian jaio zen 1969an. Dantzari autodidakta da, eta laurogeiko hamarkadan B-Boying, Locking eta Popping delakoen HipHop dantza tekniketan espezializatu zen. Dantza estilo honetan esperientzia lortu zuen, lehen belaunaldiko HipHop dantzariekin izan zituen harreman ugariei esker, hala nola Europatik eta Ipar Amerikatik egin zituen joanetorriei esker; 1993az geroztik, Storm Berlinen bizi da eta hortxe fundatu zuen "The Storm & Jazzy Project" konpainia, zeina hogeita hamarreko hamarkadaren hondarreraino egon zen presente, bere koreografiekin, Europako antzerki eta festibaletan.