|
Asteazkena, 24 - / 20:00etan |
La Fundición |
Bideo programa: 1
Lehenengo programak lau pieza biltzen ditu, zeinetan interpreteek –dantzari, aktore,
akrobatak…- beren eguneroko eszenatokiak, etxeak, kaleak, janari-dendak edo
liburutegiak okupatzen dituzten eta beren historiak koreografi lengoaiaren bidez eta
objektuen eta inguruan dituzten arkitektura eraikinen bidez egindako jokoekin
azaltzen dituzten.
D.I.Y. 5’45’’, 2005, Singapur. Errealizazioa: Royston Tan
Halako uharte batean, zenbait lagunek eguneroko jarduerak egiten
dituzte eta bakoitza bere baitako pentsamenduetan bilduta
dagoela ematen du; nahiz eta guztiak elkarrekin konektaturik
dauden. D.I.Y.-an, plater zikinen kirrinkada, itsaskitegi bateko
arrain-ontziaren kontrako hatz-kolpea, jasogailu baten zoruaren
gaineko oin-kolpeak, eta beste hainbat hots desberdin, funky pieza
bitxi batean biltzen dira konpas zientifiko baten arabera; giza
musika, eta gizatiarra.
SIGH. Kanada, 2008 4’15. Zuzendaritza: Joe Cobben, Benjamin Steiger- Levine. Koreografia: Ame Henderson. Interpreteak: Joe Cobben, Sarah Manninen. Musika:James Austin Butterfield.

Antzez komikotasunez blai ageri den obra, maitemintze eszena bat adierazteko
supermerkatu batean, dantzaren eta musikaren bidez. Dantzari bikote batek
koreografia arin bat eratzen du, zeinek, xumetasunez eta umore zentzuz,
ezusteko topo egiteen poztasuna adierazi eta ospatzen duen. Antzez lekua
hutsik dago, eszenatoki soila izateko egina, eta mota nahiz kolore guztietako
kontsumo artikuluek dantzaren zerbitzura dauden objektu gisa funtzionatzen
dute. Shigh izenburuak –hasperena- obraren xedea eta tonua laburbiltzen du:
maitasuna modu laburrez eta arinez iradokitzea.
CASUAL 9’ Espainia 2008. Errealizazioa: Aitor Echevarría. Interpreteak: Carolina Carron, Walter Garibotto, Bouba Diaby y Fàtima Fuentes. Musika: Chalart 58

Casual, izatez,
agortzen den maitasun baten eta sortzen den beste baten istorioa
da. Elkarrizketarik gabeko pelikula, non pertsonaiak
mugimenduaren, zeinuaren eta begiraden bidez komunikatzen
diren. Dantzarik gabeko koreografia, ekintzen muntaiak eta
pertsonaien mugimenduek ahalbidetua; eta ekintza-elementuen
hotsak oinarritzat hartzen dituen musika erritmikoz bultzatua.
LIBRARY RATS. Kanada, 2008, 5’45. Zuzendaritza: Frédérick Pelletier, Olivier Tétrault. Interpreteak: Guillaume Biron, Isabelle Chassé, Patrick Léonard, Samuel Tétreault, Sébastien Soldevila. Musika: Olivier Tétrault.
Liburuen egiazko labirinto gisa aurkeztutako liburutegi publiko batean, irakurleen txundidura sortzen duten eta bideo-ikusleen erreakzioekin jokatzen duten koreografi ekintza eta akrobazia sail bat gertatzen da: jazarpen bat, irakurtzeko postura bihur anitz desberdinen ikuskizuna, mutin txiki bat, eta, azkenez, ihesa. Eta hori guztia tempo azeleratu eta bizkor-bizkorrean, obrari arintasun bisuala eta indar narratiboa ematen diona, argiz, mugimenduz eta musikaz osatutako hitzik gabeko komedia bihurtuz.
HAPPINESS. Israel, 2007, 6’46. Zuzendaritza: Liraz Pank. Koreografia: Maya Stern y Tomer Sharabi. Interpreteak: Maya Stern y Tomer Sharabi. Musika: Alon Caspi.
Narrazioaren eta irudiaren indar iradokitzailearen –poetikoarenerdibidean,
eta dantza beste zenbait baliabiderekin konbinatuz,
konkretuki arte dramatiko eta zinematografikoari dagozkion
baliabideekin, Happiness zoriontasuna eraikitzen ahalegintzen diren
gizonezko eta emakumezko baten arteko erlazio sentimental baten
uneen koreografiazko antzezpen moduko bat da. Arte generoen
bidegurutze batean kokatzen den obra, historia sortzeko eta
ulertzeko aukera anitzak adieraziz, samurtasun sotiletik grinaren nabarmenkerietaraino.