2009

PROGRAMA

Osteguna, 25 - / 18:00etan

La Fundición


 Bideo programa: 2


Espazioa berrasmatzea eta hari buruz bestelako ikuspegi bat eratzea da hemen
aurkezten ditugun autoreek proposatzen dizkiguten ariketa bisualak eta
koreografikoak. Abiadurak, hiriaren metafora gisa, eta arkitektura espazioak
iradokitako erritmoak definitzen dituzte programaren lehen bi piezak. Horiekin
batera, William Forsythe-en pieza ederra, non dantzariek, Thierry de Me-ren
kameren etengabeko begiradapean, espazioa konposatzen eta deskonposatzen
baitute. Lan hau arkitekturak eta espazioak liluratzen dituen, eta horiek
berreraikitzen dituzten gorputzekin konplize diren bi sortzaileren jeinuak elikatzen
du.

 

FUCK FOREVER. 2’46’’, 2006, Erresuma Batua. Errealizazioa: Adam Linder

Fuck Forever vmagazine.com sailerako lehen produkzioa da. Adam Linderrek autoen aparkaleku abandonatu bat okupatzen du lagun skater batzuekin batera. Dantzari batek beteko du orkestra zuzendariaren eginkizuna Sonic Youth-en erritmoa lagun.

 

 

 

ALT I ALT. 5’, 2005, Norvegia. Errealizazioa: Torbjorn Skarild. Interpretea: Knut Reinertsen

Eguneko bizitza koreografi segadaz beterik dago. Eskailerak igotzean egiten dugu koreografia, baita kontsolarekin jolastean, etab. Alt I Alt
lanean, Torbjorn Skarlid errealizadoreak tranpolin-jauzi bat koreografi artelan bihurtzen du. Muntaia erritmikoak, palankaren girringen
erregulartasunak, puntu altuek eta baxuek,… espazioa eta denbora tramu simetrikotan zatikatzen dute.

 

 

ONE FLAT THING, REPRODUCED. Frantzia 2006 26' Errealizazioa: Thierry de Mey; Koreografia : William Forsythe; Interpreteak: the Forsythe Company; Musika: Tom Willems

One Flat Thing, hedabideek txalotutako Forsythe autorearen obrak beste lan berri baten sorrera ekarri zuen: One Flat Thing Reproduced. Antzerkiaren eraketa beren-beregi moldatu zen
filmaketa honetarako: bi kamerak jasotzen dute antzezlana ikuspuntu desberdinetatik. Emaitza biziki ona da: formen edertasun estetikoa, mugimenduaren intentsitatea eta alde gizatiarra era berean. Esperientzia berri honek antzezlan hau publikoari modu erabat desberdinez, antzez lekutik kanpo, eskaintzeko aukera ematen du.