|
Ostirala, 26 - / 18:00etan |
La Fundición |
Programa de video: 3
Inguruak gure jarrera aldatzen du eta gure portaeran, paisaia berrietatik ibiltzeko
moduan eragiten du. Hirugarren programa hau osatzen duten obrek bi bidai oso
desberdinak, baina inguratzen dituen espazioaren barne pertzepzioan bat datozenak,
eskaintzen dizkigute. Esplorazio bidaia bat edota erbesteratzeak behartutako bidaia,
non gorputzek lengoaia berri bat, lurraldearekin lotura duena, eraikitzen ikasten
duten.
WILL TIME TELL. Australia 2006 12’30 Errealizazioa: Sue Healy;
Koreografia: Sue Healey interpreteekin lankidetzan.
Interpreteak: Shona Erskine with Norikazu Maeda, Yuka Kobayashi,
Makkiko Izu, Ryuichi Fujimura, Mina Kawai; Musika: Ben Walsh
Bidaiatzen dugunean, gure denbora-zentzua aldatu egiten da
sarritan. Australiar batek Japonian duen aldi baterako
intrigazko historia laburra dugu honako hau. otograma
bakoitza denbora eta iraupena kontuan hartuz egindako
koreografia da. Esango al dio denborak gure lagunari jakin
behar duena?
HORIZON OF EXILE. 22’, 2007, Erresuma Batua / Txile. Realización: Isabel Rocamora. Errealizazioa: Camila Valenzuela, Paulina Garrido. Musika: Jivan Gasparyan
Horizon of Exile nortasun femeninoari buruzko gogoeta bat da,
bi emakumek paisaia mortuetan barna egiten duten erbesteko
bidaia batean, emakumeok nola negoziatzen dituzten behatuz
buru-irudi eta jabego arazoak. Jivan Gasparyan armeniarraren
musika eta Surma Hamid emakume irakiarraren testigantzak
lagun, koreografi fikzio honek erreprimitu ezinezko iraganak
jabetutako bi gorputzen biolentzia lasaia aurkezten digu.