|
Ekainak 26, ostirala, 19:30 |
Tazas |
![]() |
![]() |
Yen- Ching Lin / Laly Ayguade / Londres
“Para dentro”
Batzuetan zeurea duzun orotatik urrun egonik, ondo sentitzen zara
Batzuetan bere ama-hizkuntzaz mintzo ez den bakarra zeu izanik, hobeto esan ahal izaten
duzu esan nahi duzuna
Baina badira une batzuk, zeintzuetan bakardadeak jan egiten zaituen
Zeintzuetan jada saiatu ere ez zaren egiten esan nahi duzuna esateko hitzak bilatzen
Sentitu egiten dituzu besterik ez
Zeure gorputzean sentitzen dituzu
Eta zeuretzat hartzen dituzu
Zeuretzat dira!
Koreografia:Yen Ching Lin, Laly Ayguade
Antzezleak: Laly Ayguade, Yen-Ching Lin
Musika: Mono
Laly Ayguadek Bartzelonako Institut del Teatre-n eta PARTS izeneko eskolan (Anne Teresa de
Kersmarkeren eskolan) ikasi zuen.
Profesionalki honako hauekin lan egin du: Danimarkako PUBLIK EYErekin, Butchers House
produkzioan; AKRAM KHAN Company-rekin honako produkzioetan: Kaash, Tales of small
things, May Bahok; ROBERTO OLIVANekin , Homeland produkzioan; HOFESH SHECHTERekin
honako produkzioetan: In Your Rooms, Cult eta The Art of Nopt Looking Back eta ANTON
LACHKYrekin, Twice Read lanean.
Taiwanen jaioa den, Yen-Chingek Taipei National University of the Arts-en ikasi zuen eta gero
London Contemporary Dance School-en, 2003an. Hemen "higher education" ziurtagiria atera
zuen eta horrekin Edge05 graduatu-ondokoen konpainiako kide izatera heldu zen. LCDSn
jardun zuen aldian, Yen-Chingek koreografo ospetsuekin lan egin zuen, hala nola, Maresa von
Stockert, Charles Linehan, Martin Lawrance, Jonathan Lunn eta Jan de Schynkel-ekin. Edgen
jardun ostean, Hofesh Shechterekin lan egin zuen Cult tourrean, eta 2006-2007an Bern Balletean
sartu zen Stijn Celis-ekin lan egiteko. 2007aren amaieran Yen-Ching Hofesh Shechter
Company-n sartu zen berriro.