Urteetan jaialdien artean egondako lankidetzaren ondorioz sortu da Acieloabierto Sarea. Gure harremanak elkarren artean lan egiteko aukerak sortzen lagundu zigun eta lankidetza horiek indarrean jarraitu zuten, beraz, naturaltasunez sortu genuen horiek guztiak batzeko egitura bat; horrela, sektoreko eragile berriei ere parte hartzeko aukera emateko. Hau da, azpiegitura ireki eta inklusibo bat sortu genuen informazio, ideia eta proiektu artistikoak hedatzeko, eta dantza garaikidearen garapena sustatzeko.

Acieloabierto Sarearen barruan jaialdiok sakonago landu dezakegu zerbitzu publikoarekiko daukagun konpromisoa. Konpromisoa dantza garaikidearekin, konpainia eta jaialdien osaerarekin, eta batez ere, dantzari eta koreografo eta herritarren arteko bat egitearen ideiarekin.

Barruan espazio publikoan ospatzen diren dantza garaikideko hainbat jaialdi daude, garai eta leku desberdinetan egiten direnak

Lekuz Leku (Bilbao, Bizkaia), Sismògraf (Olot, Girona), Cervandantes (Alcalá de Henares, Madril), Brotes (Gijón, Asturias), Cádiz en Danza (Cádiz), Vildanza (Vilches, Jaén), Trayectos (Zaragoza), Figueres es Mou (Figueres, Girona), Miradas de Danza (Guadalajara), Huellas (Aracena, Huelva), Cuadernos Escénicos (Buenavista del Norte, Tenerife), Abanea (Pontevedra-Ourense), Danza No Claustro (Galizia), Danzad, Danzad, Malditos (Iruña, Nafarroa), Tierras en Danza (Extremadura), Menorca en Dansa (Menorca), Dantza Hirian (Donostia, Gipuzkoa), Bucles (Valentzia), MASDANZA (Maspalomas, Las Palmas), Traslación (Lanzarote eta La Graciosa, Las Palmas), Dantzaldia (Bizkaia), Escenarios de Piedra (Galapagar/Alicante), Vaivè (Sant Pere de Ribes, Bartzelona), BAH! Festival (Córdoba).