AGERRALDI GUNEA – SORKETARI LAGUNTZA EMATEA – ZABALKUNDEA – NAZIOARTEKOTZEA:
oinarrizko hitzak dira, hau da, La FuNdicIOn-ek bere hurrengo PROGRAMEN bidez garatzen duen jardueraren oinarria:
• Sasoiak LA FUNDICION antzokian, urteko programazioa, Joera Berrien zabalkunde- eta Joera Berriekiko lankidetza-ildoan, tokiko, nazioko eta nazioarteko formatu txikiko programazioarekin. La Fundición.
• DANTZALDIA Jaialdia, otsailean eta martxoan ospatzen da. Jaialdia, 2000. urtean hasi zen eta tokiko, nazioko eta batez ere nazioarteko konpainien programazioarekin hiriko gune ezberdinetan garatzen da, harrera eta formatu ezberdinei bide emanik.
• LEKUZ LEKU jaialdia, Hiri Guneetan egiten den dantza-jaialdi hau ekainean, udan, eta kanpoko guneetan ospatzen da: ibiltariekin topaketa bat da eta hurbilketa bat dantzara dimentsio ireki eta ludikoagoan.
Hirurak dira nazioartekoak, eta urte bakoitzean bere espezifikotasuna izaten du aurkezpen-gune esanguratsuak erabilita eta, halaber, urteko egutegian ere denbora ezberdinak aukeratuta, eta horrela urtean zehar ere formatu eta estiloetan osagarria den Programazioa prestatzen da.
