Lekuz Leku Logo

LEKUZ LEKU

Nazioarteko Dantza Jaialdia Hiri Inguruneetan

Lekuz Leku Logo

LEKUZ LEKU

Nazioarteko Dantza Jaialdia Hiri Inguruneetan

2026ko ekainaren 23tik 27ra. Bilbo
XXII. edizio. Abandoibarran eta La Fundición aretoan

XXII. edizio honetan, LEKUZ LEKUk (ACIELOABIERTO SAREAri elkartutakoa), bertoko, nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko ditu, gune bakoitzerako sormen zehatzekin. Helburua: dantza garaikidearen lengoaia anitzak ikusle guztiengana gerturatzea. Horretarako, lan koreografikoak hiri-inguruneetara eramanez.

DANTZA: dantza-piezak, Abandoibarra pasealekuan
TAILERRA: Karola garabian
BIDEO-SAIOA: La Fundición aretoan
ARGAZKIAK: partekatu jaialdiko argazkiak #LekuzLeku2026 traolaren bidez.
ELKARGUNEA: artisten eta ikusleen arteko elkarrizketa sustatzeko unea. Kopa bat eskutan eta jateko zeozer. La Fundición aretoan

zer da?

LEKUZ LEKU jaialdiaren programazioa dantza-pieza laburrak ditu, hirigunean, leku irekietan eta ohiz kanpoko lekuetan.

Hiriaren eta ekintza koreografikoaren arteko topaketa osatzen du, hiriko ikusleen eta hizkuntzen aniztasunaren artean.

Ondare artistikoaren balioa berretsi egiten du:dantzaren bidez, ibiltariak ikasten du plaza bat, paisaia bat, txoko bat eta bestelakoak modu desberdin batean begiratzen, eta lekua berraurkitu egiten du.

Sormena, hurbiltasuna, dantzaren eta erritmoaren gertutasuna eta horren gozamena indartzen du, modu irekian, elkarrekintzako testuinguru batean.

2026ko BIDEOA (Trailerra)

2025eko BIDEOA (Laburpena)

La Fundicion aretoak antolatu du guztia. Sormen garaikidea oro har erakusteko gune bat da, bai eta ikertzeko, sortzeko, sentsibilizatzeko eta etengabeko prestakuntza jasotzeko baliabide-zentroa ere. 39 urtetan zehar, aretoak komunitatea, eduki artistikoak, partaidetza-ereduak eta sortzeko modu berriak sortu ditu, eta artisten eta ikusleen arteko espazio partekatua eta harremanetarako espazioa eskaini.

Deskargatu 2026ko programa (PDF) ⇓