Project Description

ADRIANA BILBAO –
BEÑAT AXIARI Euskadi 
Burdina | Hierro
GUGGENHEIM MUSEOAREN INGURUA
EKAINAK 29, LARUNBATA, 21:00etan

Proiektu honi forma eman nahi diogu, dantza eta musika ikuskizun baten bidez. Flamenkoa eta euskal tradizioa izango dira bideratzaileak.

Adierazpen bi horiak dira oso izaera sendo eta pertsonalekoak. Istorio honetan adierazitako tradizio eta inprobisazioek lengoaia berri bat sortuko dute. Mehatzea eta meatzaria gogoan hartu ditugu lan honetarako, flamenkoak meatzaritza kulturaren osagai garrantzitsu bat daukalako.

Zatia: 15 min
Dantzaria: Adriana Bilbao
Musika: Beñat Axiari

AdrianaBilbao_LekuzLeku19

Proiektu honetako parte-hartzaile guztiek daukate ibilbide profesional luzea: Bai euskal kulturaren aldeari, baita flamenko artistei dagokienez ere. Beñat Achiary euskal kantaria eta Adriana Bilbao flamenko dantzari bilbotarra lehen aldiz elkartu dira lan honetarako, eta beste musikari eta artista batzuk ere hautatu dituzte bereziki lan honetarako. Bi estiloen arteko elkarreragina bilatu nahi da, soinu guturalak, “quejío” izenekoak, eta modulazioak erantzun erabiliz, eta hain tradizio handiko bi estiloak berrikusi, lan baldintza penagarri eta iraungarriekin lotutako primitibotasuna helaraziz.