ADRIÁN MANZANO & DIANA “WONDY” GRYTSAILO Madril
Lo que yo canto
LA FUNDICIÓN BILBAO
OSTIRALA, EKAINAK 25 / 19:30
Beren sufrimendu propioan bilduta dauden errealitate biren arteko bizikidetza da Lo que yo canto. Komunikatzen saiatzen dira, baina ez dute bestearen ikuspegiarekin enpatizatzerik lortzen; eta historia aldatu egiten da berau kontatzen duen begiradaren arabera.
«Ez gau, ez egun ez den tarte horretan gertatzen da; egunsentia baino lehen, eta ilunabarraren ondoren. Oilar gorriak egunez egiten du kantu; eta oilar beltzak gauez. Ordu grisean egiten dute topo biek, beren kantuak aldarrikatzeko»
Iraupena: 11 minuto
Koreografia: Adrián Manzano & Diana “Wondy” Grytsailo
Dantzariak: Adrián Manzano & Diana “Wondy” Grytsailo
Musika: Silvia Pérez Cruz
Laguntzaileak: Espacio Vilarinyo, Ribera En Danza, Papa Cobayo Film Production, Zuk Performing ArtsSariak: Diana “Wondy” Grytsailo – LEHENENGO Saria ‘Fama, a bailar’. Movistar+
Adrián Manzano – HIRUGARREN Saria ‘Fama, a bailar’. Movistar+

Diana “Wondy” Grytsailo. 20 urte ditu; Ukrainan jaio zen eta 4 urte besterik ez zituela hasi zen dantzan, herrialde hartako akademia batean. 7 urte zituela iritsi zen Espainiara amarekin, eta dantza ikasten jarraitu zuen Madril eta Alacanteko kontserbatorioetan.
Adrian Manzano beti sentitu izan du konexio berezia mugimenduarekin, musikarekin eta artearekin; eta horrek eraman zuen haurtzaroan zenbait urtez era autodidaktan ikastera. 2010. urtean hasi zen dantza urbanoetan trebatzen, eta hainbat estilotatik elikatu izan da urteetan (street jazz, dancehall, hip hop, komertziala, etab.). 2014. urtean, Andaluziako dantzaren zentroaren beka jaso zuen eta bertan jarraitu zuen 3 urtez dantza garaikidean trebatzen.
ACIELOABIERTO 2021 Sarean hautatako konpainia