AINHOA USANDIZAGA (Euskadi)
Bihar
PEDRO ARRUPE ZUBIPEAN
EKAINAREN 27A, OSTIRALA / 20:00etan.
‘Bihar’ kontzeptuak prokrastinazioa dakar berekin, eta horrek, gure denbora betetzeko eta gure arreta besteratzeko beste modu batzuk. Pieza horrek gure benetako helburuari aurre egin aurretik denbora betetzeko egiten ditugun eguneroko ekintza txikiei ematen die protagonismoa, eta bertan protagonismoa hartzen dute gure proiekzio mentalen eta bizi dugun errealitatearen arteko barne-borrokek. “Bihar” saioak barne-mundu horretatik deskonektatu eta orainean ardaztera gonbidatzen gaitu; gure gorputzarekin berriro konektatzera eta, aldi berean, hartatik itzurtzeko erabiltzen ditugun bideak aztertzera. Horrela bakarrik lortuko dugu lekua eta denbora ematea, biharko geroratzen jarraituz gero, inoiz konponduko ez denari.
- Iraupena: 15 min.
- Koreografia eta antzezpena: Ainhoa Usandizaga
- Zuzendaritza-laguntzaileak: Nekane Mendizabal eta Igor Calonge
- Jantziak: Ainhoa Usandizaga
- Argazkiak: David Candela
- Ekoizpena: Ainhoa Usandizaga

Ainhoa Usandizagak (Hernani, 1994) hainbat konpainiatan dantzatu du, hala nola Cielo RasO, Proyecto Larrua edo Poliana Lima izenekoetan, eta orain bakarka aurkezten du sortze-lan hori.