CHEY JURADO & AKIRA YOSHIDA Katalunia
Hito
LA FUNDICIÓN BILBAO
OSTIRALA, EKAINA 25 / 20:30

«Bi pertsona, antzeko egiten dituen horri erreparatzen; zerbaiten bila, dagoeneko baduten zerbaiten bila… Baina ez dute bila jarraitzeko gogoa galtzen; jarraitzen dute beren arteko loturatik igarotzen eta horrek sortzen duen emozioa elikatzen. Sinple den horretatik, sinpleki konplexua denera… Iparra galdu arte bilatu, eta orduan, berriro aurkitu: pertsonen arteko bidaia» (Hito)

Gure bizitzak errazten dituzten kanpo-elementuen menpe egoten gara sarri, eta gauza horiek geure bizitza zuzentzen amaitzen dute. Baina, zer gertatzen da ziurtzat jotzen ditugun gauza horiek galtzen ditugunean? geure gorputzaren luzapen gisa sentitzen ditugun gauzak galtzen ditugunean? Zer gertatzen da elementu materialistak galtzen ditugunean? Zer geratzen da orduan?

Gizakiak garen neurrian, norabide baten bila ibiltzen gara beti. Norabiderik gabe, galduta gaude.

Norabidea galduta, geure norabidea ere galtzen dugu, eta aukera bakarra geratzen zaigu: beste norabide bat aurkitzea. Galtzea ere bada ederra, eta aukera berri asko zabaltzen dira zeruertzean.

Iraupena: 15 minutos
Koreografia: Chey Jurado & Akira Yoshida
Dantzariak: Chey Jurado & Akira Yoshida
Musika: A Silver Mt Zion – Mountains Made of Steam

Sariak: Ikusleen saria – Masdanza Canarias koreografia lehiaketa 2020; Ikusleen saria – Madrilgo Paso a 2 koreografia lehiaketa

Chey Jurado (Badajoz, 1989) dantzari autodidakta da; 2005. urte erdialdean ekin zion hip hop kulturari lotutako dantza estiloak dantzatzeari (bboyingpopping locking). Modalitate horietan ziharduela, zenbait titulu lortu ditu, zeintzuen bitartez agerian geratzen baita Espainiako dantzari adierazgarrienetako bat dela nazioarteko panoraman.

Akira Yoshida (Iruñea, 1990) lagunekin hasi zen breakdance dantzatzen, era informalean. Urteek aurrera egin ahala, lehiatzen hasi zen eta 60 sari baino gehiago lortu izan ditu Espainian, Frantzian eta Austrian. 23 urte zituela hasi zuen dantza garaikide eta arte eszenikoetarako trantsizioa. Jordi Vilaseca enpresaren Azala bikoa zuzendu zuen. Nafarroako arte arloko beka nagusia jaso ondoren, arte-ikasketak egin zituen SEADen (Salzburgoko dantza esperimentaleko akademia).

ACIELOABIERTO 2021 Sarean hautatako konpainia