“Dancer in the dark” (J.B.G.A.)
Lars von Trier
COAVN (Mazarredo zumarkalea 69)
EKAINAREN 26A, OSTEGUNA | 19:00etan.
Sarrera doan (edukiera bete arte)
Komisarioa Eneko Lorente izango da (EHU), zeinak filmaren ostean, mahai-inguru bat zuzenduko duen.
Zuzendaria: Lars Von Trier
Antzezleak: Björk, Catherine Deneuve, David Morse, Peter Stormare eta Joel Grey
135 minutu. Ingelesez. 2000. urtea. Danimarka


Selma (Björk) etorkin txekiarra da, ama ezkongabea, eta AEBetako herri txiki bateko lantegi batean lan egiten du. Musikazaletasuna du salbazio bakar, eta bereziki gogoko ditu Hollywoodeko musikal klasikoetako abestiak eta dantza-emanaldiak. Selmak sekretu ilun bat ezkutatzen du: ikusmena galtzen ari da, eta semeak gaitz bera izango du ebakuntza egiteko dirua lortzen ez badu. Etsita dagoen auzoko batek Selmari aurrezkiak lapurtu izana faltsuki leporatzen dionean, Selmaren bizitzaren dramak amaiera tragikoa izango du ezinbestez.