LA FUNDICIÓN
EKAINAK 27, OSTEGUNA | 19:00etan | Sarrera doan
Iraupena guztira: 50’
Kuradoretza: Samuel Retortillo | FIVER

Fiver dantza-generoa bere ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren alderdietan babesten eta hedatzen duen nazioarteko jaialdia eta plataforma da.  

 Zinema, dantza eta bitarteko berrien arteko topagunea den plataforma/jaialdi hau Logroñon sortu zen 2012an, eta Madrilen du egoitza 2017tik. Ikus-entzunezko dantza eta teknologia berriak babesteko, ekoizteko, prestatzeko, artxibatzeko eta zabaltzeko espazioak sortzen ditu, estatuan zein nazioartean.

 Fiver-ek loturak sortzen ditu ikusleen eta profesionalen artean, eta, horretarako, hainbat herrialdetako sortzaileen, jaialdien eta kultura-plataformen arteko lankidetzak antolatzen ditu, tailerrak, erakusketak, proiekzioak, solasaldiak, streaming bidezko foroak, obren aurkezpenak, zuzeneko ikuskizunak eta ikastetxeetan hitzaldiak eginez.


Programa: 

1. La nada se traga una cosa tras otra (Ezerezak gauza bat bestearen atzetik irensten du) (Argentina)
2. Soua naxaté (Argentina)
3. You Will Fall again (Espainia)
4. Precarizada (Prekarizatua) (Argentina)
5. Contramarea (Marearen kontra) (Espainia)
6. Pointer 1630 (Kuba)
7. Vanitas (Brasil)

1 • La nada se traga una cosa tras otra

Emakume bat ezerezak irensten du, espazio guztiak hutsik, jenderik gabe utziz aurrera egiten duen ezerezak. Jazarria da, irauteko borrokatzen du, gela bakoitzean alde egiten du, baina setati, aurkitu egiten dute.
Ezin da jakin sentitzen dituen emozioak bereak diren edo psikosi kolektiboarenak diren, pandemiak mundua kokatu duen ziurgabetasunarenak. Nola ulertzen du giltzapetutako gorputz batek denboraren mutazioa?
Kanpoko pultsua baretu egin zen, eta emozioen barne-pultsua, azeleraziora ohitua, noraezean geratu zen, denbora espaziorik gabe sentsazioak bizituz.
Bizitzako parentesi baten kronika berantiarrak.

Ideia: Gabriela Bondone, Daro Ceballos
Ikus-entzunezkoaren errealizadorea, kamera, edizioa: Daro Ceballos
Koreografia, dantzaria: Gabriela Bondone
Jatorrizko musika: CCI KIU
Kolore-zuzenketa: Ezequiel Matcovich
Iraupena:
Egindako urtea: 2022
Nazionalitatea: Argentina

2 • Soua naxaté – Aquellos días

Bideo-dantzako sorkuntza-egonaldi batean oinarrituta egindako ikus-entzunezkoa, Lencinas familiarekin batera, Chaco probintziako Qom Paraje Maipú komunitatean. Gorputzaren oroimenaren, familia-artxiboen eta nortasun biografikoaren inguruko esperientzia, autorretratutik abiatuta naturaren eta kulturartekotasunaren espazioan esplorazio intermedialerako abiapuntu gisa. 2021ean hasi zen eta 2023an amaitu. Arteen Funts Nazionalaren babesa du.

Proiekzioa: Soua naxaté – Aquellos días (Egun haietan)
Zuzendaria: Ladys González eta Carolina Soler
Parte-hartzaileak: Qom Paraje Maipú komunitateko kideak
Ekoizpen-urtea: 2023
Iraupena: 9′
Generoa: Film laburra
Ekoizpen-herrialdea: Argentina

3 • You Will Fall Again

Atea itxita dago. Giltza sorta bat lurrean. Norbait gurpil-aulki baten gainean lo dago. Eta sabaian, pitzadura bat handitzen hasten da.

Proiekzioa: You Will Fall Again
Zuzendaria: Alex Pachón
Koreografia: Lautaro Reyes, Alex Pachón & Joan Catalá
Interpreteak: Joan Catalá
Ekoizpen-urtea: 2015
Iraupena:  7′
Generoa: Film laburra

4 • Precarizada

Precarizada (prekarizatua) Josefina Gorostiza artista argentinarraren film labur performatibo bat da, 2020ko ekainean Irlandako Carlow Arts Festival jaialdirako egina eta FIVERek Logroñoko Jaialdi Iberoamerikarrarekin (FITLO) egindako lankidetzaren bidez hautatua. Dantzaren, ordaindutako lanaren eta ordaindu gabeko lanaren arteko harremana tentsioan jartzeko ahaleginari buruzkoa da.

Proiekzioa: Precarizada (Prekarizatua)
Zuzendaria: Josefina Gorostiza
Interpreteak: Josefina Gorostiza
Ekoizpen-urtea: 2020
Iraupena: 5’
Generoa: Film laburra
Ekoizpen-herrialdea: Argentina

5 • Contramarea

Contramareak (Marearen kontra) Chachi Malagako aktore eta flamenko dantzariaren bizitza kontatzen du. Cachik Rave-ek eta festek markatutako gaztaroa bizi izan du, gaur egun egiten dituen proiektuetan islatuta ikus ditzakegunak. Iragan eztabaidagarria izan arren, 3 PAD sari, Andaluziako Antzerkiko 2 Lorca sari, Ateneo sari bat eta Godot sari bat irabazi ditu. Bere lanen xelebrekeria da aldea markatzen duena, eta dokumental honetan jakingo dugu zer dagoen horren guztiaren atzean, zer dagoen La Chachiren atzean.

Proiekzioa: Contramarea (Marearen kontra)
Zuzendaria: Candela Nogales
Ekoizpen-urtea: 2023
Formatua: Artxibo digitala
Iraupena: 13’ 28’’
Generoa: Dokumentala
Ekoizpen-herrialdea: Espainia

6 • Pointer 1630

Fiver-ek ekoitzi du animaziozko film labur hau. Armando Quintana Castro artista kubatarrak Luciana Croatto, Rezak eta Artistas Inflamables artistekin batera sortutako lana Errioxako Koreografia Zentroko FIVER egonaldian amaitu zen, Acción Cultural Española-ren eta Errioxako Gobernuaren laguntzarekin.

Proiekzioa: Pointer 1630
Zuzendaria: Armando Quintana Castro
Ekoizpen-urtea: 2022
Formatua: Artxibo digitala
Iraupena:  4 min
Generoa: Fikzioa
Ekoizpen-herrialdea: Kuba

7 • Vanitas

Lan honen ideia ikuslea hilkortasuna kontuan hartzera bultzatzea da. Heriotzari buruz hausnartzea, paradoxikoki, bizitzari eta tentazioei buruz hausnartzea da.

Proiekzioa: Vanitas
Zuzendaria: Vinicius Cardoso
Koreografia: Samuel Kavalersky
Interpreteak: Vera Valdez & Irupé Sarmiento
Ekoizpen-urtea: 2018
Iraupena:  6′
Generoa: Film laburra
Ekoizpen-herrialdea: Brasil