Project Description

ERTZA Donostia
Meeting Point
GUGGENHEIM MUSEOAREN INGURUA
EKAINAK 29, LARUNBATA, 19:00etan

MEETING POINT lanak jendeak elkar aurkitzen duen lekuez hitz egiten du, horretarako gurutzatu behar diren ur-putzuez, eta itxaron behar den denboraz.

15 minutu.
Zuzendaritza: Asier Zabaleta
Koreografia: Asier Zabaleta, antzezleen laguntzaz.
Antzezleak: Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza
Musika: Bosques de mi mente
Argazkiak: Yolanda Girón

Ertza-LekuzLeku19

Herrialde bereko baina elkarrengandik oso urrun dauden bi hiritako bi gaztek itsasoa zeharkatu eta 8.000 km egin dituzte, hainbat urte pasa dira eta planetaren beste muturrean egin dute topo, elkar ezagutu eta komunean duten guztia deskubritu arte. Bizitza labirinto bat da, eta batzuetan bideak elkartu egiten dira. Une horretatik aurrera, dena alda daiteke. Dantzaren pasioak agintzen duen lekuan, break-dance eta hip-hoparen arteko nahasketatik zerbait berria sortzen da, dantza garaikidetik datorren beste pertsona baten begiradarekin. Zerbait berria eta definitu gabea baina, aldi berean, biak definitzen dituena (edo hirurak).

Premio al mejor espectáculo de Euskadi – UMORE AZOKA 2017 de Leioa.
Premio MAX al mejor espectáculo callejero – XXI PREMIOS MAX DE LAS ARTES ESCENICAS.

compañía seleccionada en el Circuito ACIELOABIERTO 2019