FRAN SIEIRA COMPAÑÍA DE DANZA (Galizia)
Un baile ceibe
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAREN INGURUAN
EKAINAREN 28A, LARUNBATA / 21:00etan.
“Un baile ceibe” piezak genero-identitate normatiboak eta hegemonikoak zalantzan jartzen ditu eguneroko hainbat eremutan, eta, jakina, Galiziako dantza tradizionala bezalako kultura-adierazpen garrantzitsu batean ere. Gogoeta egiten du genero-kategoriei eta sozialki ezarritako estereotipoei buruz, normatibitatearekiko aldea ezartzeko eta marjinetarantz, disidentziarantz arrastatzeko. Hortik abiatuta, gorputza eta mugimendua ulertzeko modu berriak proposatu eta eraiki nahi ditu piezak, betiere ikuspegi feministarekin eta LGTBIQ+ ikuspegiarekin.
- Iraupena: 25 min.
- Koreografia eta zuzendaritza: Fran Sieira
- Zuzendaritza artistikoa: Sergio R. Suárez
- Antzezleak: Patricia Sánchez, María Montero, André Adrio, Fran Sieira
- Musika: MounQup (Camille Hedouin) Carlos Quintáren musikekin, eta Úrsula Rialen laguntzarekin.
- Jantziak: Érica Oubiña, Eferroren laguntza bereziarekin
- Argazkiak: Diego Bea Besada
- Laguntzaileak: Xunta de Galicia, Concello Ribeira, Concello Ames, Concello de Cangas do Morrazo, A Casa Vella, Codisoil, Bodegas Paco y Lola eta Escena Galega.

Fran Sieira Galiziako dantza tradizionaleko dantzaria eta irakaslea da duela 20 urte baino gehiagotik, eta dantza garaikidean graduaduna da Lugoko Kontserbatorio Profesionalaren eskutik. 2018an bere konpainia sortu zuen. Pieza hori “Ceibe” areto-ikuskizunaren espazio ez konbentzionaletarako moldaketa koreografikoa da, lan horretako talde-koreografia adierazgarrienen esentziaduna.
ACIELOABIERTO 2025 Sarean hautatutako konpainia