HUNG DANCETaiwan
Koreografoa: Hung-Chung Lai
Watcher + Birdy

Bizkaia Aretoa

BIZKAIA ARETOA
EKAINAK 29, OSTIRALA, 20:15etan

Watcher “Argus” izeneko erraldoian oinarritzen da. Mitologia grekoko pertsonaia horrek 100 begi zituen, eta begietako batzuk beti irekita izateko gai zen, baita lo zegoenean ere. Ekialdeko mugimenduak, teknikak eta kontzeptuak txertatuz, Laik “zelatari” horren probak eta gorabeherak kontatzen ditu, “ikusleek jokalariek baino gehiago ikusten dute” esaera txinatarrari helduz.

Iraupena: 9 minuto
Koreografoa: Hung-Chung Lai
Dantzariak: I-Han Cheng, Lin-Yi Chien, Zong-Lin Li
Argazkiak: Hung Dance
Musika: 1. Broken People by Kerry Muzzey. 2. Saatto by Kimmo Pohjonen

SARRERA DOHAIN tokia bete arte

laguntza       

Sariak: 2017an, “Watcher” ikuskizunak 3. saria eta Kritikaren Saria irabazi zituen International Competition for Choreographers Hannover jaialdiaren 31. edizioan, eta 2016an, 1. saria irabazi zuen Taiwan Ministry of culture dance competition lehiaketan.

Birdy. Neskak txorien bizitzarekin amets egiten du, eta mutilak euskarria, kaiola, ispiluz egindako bihotza eta ametsa islatzen ditu. Neska aske izateko eta zeru urdinean zehar hegan egiteko irrikaz dago.

Iraupena: 15 minuto
Koreografoa: Hung-Chung Lai
Dantzariak: I-Han Cheng, Lin-Yi Chien
Argazkiak: Yu-Hsuan Chang
Musika: 1. Awe by Roger Goula. 2. The Wave: Tuesday by Max Richter

Denari uko egiteko eta behar dena egiteko prest dago, haren ametsa lortzeko.Alabaina, egiaz, pertsonak haien burbuiletan harrapatuta sentitzen dira, moralitate desberdinen, sinesmen desberdinen, ideal desberdinen eta erantzukizun desberdinen ondorioz.Gure buruari esaten diogu ezin diogula beti bihotzari jarraitu eta nahi dugun hori egin, gure ametsak lortzeko.Etxekotuta gaude.Gure buruarentzat eraiki dugun kaiolan harrapatuta gaude.

Pieza honetan, neskak “Ling Zi” izeneko buruko berezia darama.Luma luzeak faisai-isats batenak dira, eta gudariek eramaten dituzte opera tradizional txinatarrean. Lumek gudarien boterea eta gaitasunak irudikatzen dituzte.“Ling Zi”-k txoria irudikatzen du, dantzariaren barne-emozioen luzapena, errealitatetik ihes egiteko nahia eta ametsari jarraitzeko grina.“Ling Zi” kulunkan dabil, dantzaria espaziotik mugitzen den bitartean, barneko borrokak eta ahaleginak adierazteko.

Sariak: 2017ko urrian, “Birdy” ikuskizunak Masdanza jaialdiko Audience Award Best Choreography irabazi zuen, eta Audience Award Best Choreography ere bai, Odoru Akita International Dance Festival jaialdian. 2017ko uztailean, ikuskizunak lehen saria irabazi zuen Burgos & New York International Choreography Contest lehiaketan.