GEMA IGLESIAS & NACHO CARRASCOSA Comunitat Valenciana
Paradis
LA FUNDICIÓN BILBAO
EKAINAK 24, OSTEGUNA / 19:00
“«Arnastu egiten dut leku hori. Usaindu egiten dut. Ezberdin arnasten da; usain berezia dauka; antzokiaren atal bakoitzak bibrazio ezberdina du. Norabide berean doaz taupada guztiak. Arnasa hartu, eta leku honetan bizitzarik badela sentitzen dugu; hor barruan bizirik sentitzen gara. Arnasa hartzen duen orok egiten du taupada.” Gema Iglesias eta Nacho Carrascosa
Valentziako Kultura Institutuak sustatutako ikus-entzunezko proiektua da (PARADÍS). 2020ko martxotik bizi dugun pandemia-testuinguru zail honetan jaio da, mundu osoa eten eta antzokiak aldi baterako hustu eta erabilezin bihurtu dituen garai honetan.
Irudizko antzoki batean egindako bidaia erakusten digu filmak.
Fikziozko espazio hori egiazko zenbait antzokitan oinarrituta dago; bertan, ehun bat dantzari dabiltza leku abstraktuaren zainetatik, haren egitura iradokitzen eta, hutsaren unerik hotzenean, haren arima birkonkistatzen.

(PARADÍS) espazioak jarraitzen du hutsean taupaka, gorputzek eta mugitzen jarraitzeko desirak bizia ematen diotelarik. Sentsazioak, oroitzapenak, emozioak eta presentziak gogora ekartzen dituen espazioa da. Valentziako dantza garaikidearen egungo aberastasun eta kalitatearen panoramika adierazgarria eskaintzen du filmak.
Valentziar erkidegoko 12 antzokitan errodatu da ikus-entzunezko proiektu hau, eta 90etik gora interpretek parte hartu dute. Gainera, valentziar lurraldean kultura eta arte eszenikoak berpizteko sortutako ekintza sorta osatzen duten piezetako bat da.