KOLDO AROSTEGUI Euskadi
Bobo
LA FUNDICIÓN BILBAO
OSTIRALA, EKAINAK 25 / 20:00h

Espazio intimotik, haurren linbotik, zer esan ez dakidala begiratzen diet gainetik hegaz dabiltzan ausazko milioika mugei, normala dena eta ez dena bereizten duten horiei. Besteen begirada eta inertzia sozialak ahalegintzera behartzen naute, mugak normala den horren aldean kokatuko nauen lekura korrika egitera… Hala eta guztiz ere, ez dut batere argi harantz korrika egin nahi dudan. Ez dut argi linbo hau alde batera utzi nahi ote dudan; nirekin ditudan eta inork ezagutzen dituen gauza eder ugari atzean uztea eragingo baitu horrek. Zalantza dut ozen esan ala ez. Baina, beharbada, nahiago dut inozoa izan, bobo; ergela naiz, akaso, eta horrela hobeto nago.

Ideia, sorkuntza eta interpretazioa: Koldo Arostegui
Jantziak: Patricia Arostegui
Argazkiak: Dani Hernández
Esker onak, bide-laguntza artistikoa eskaintzeagatik: Jon Munduate, Dani Hernández, Olatz de Andrés, Neus Villa, Isaak Erdoiza.
Laguntzaileak: La Fundición Bilbao, Dantzagunea (Sortutakoak 2018), Harrobia, Utopian Getxo, Bilbo Eszena.

Koldo Arostegui
Hainbat konpainiarekin lan egin du Koldok: Mudances-Angels Margarit konpainiarekin, Deborah Hayrekin, Jesús Rubio Gamorekin, Erre que Erre konpainiarekin, Rodrigo Sobarzo koreografo txiletarrarekin, Dansgroep Amsterdam-Krisztina de Chattel konpainiarekin, NuxCompany-rekin eta La ejecutora elkartearekin. Jerome Bel-en The show must go on piezan ere parte hartu du.
2018. urtean Europako Performing Gender proiektuan parte hartu zuten bost koreografoen artean hautatu zuten.
Azken urteetan, Angela & Koldo bikotean dihardu Angela Peris Alcantud-ekin. Un Cuerpo Sinvergüenza eta Alles piezak hainbat herrialdetan eskaini dira.