Project Description
Kukai Dantza – BrodasEuskadi – Katalunia
Topa
GUGGENHEIM MUSEOAREN INGURUA
EKAINAK 29, LARUNBATA, 19:00etan
Lau gaztek plaza batean topo egin dute. Gure edozein herritako edozein plaza izan daiteke. Musika entzuten da eta gazteak dantzan hasten dira. Haientzako oso gauza arrunta da. Adierazteko duten modua da. Dantzak egiten ditu. Batzuk euskal dantza tradizionalean prestakuntza jasotakoak dira. Beste batzuk hip-hop dantzariak dira. Kalea dute bizileku, horrek elkartzen ditu.
25 minutu
Koreografia: Jon Maya eta Lluc Fruitos
Dantzariak: Kukai Dantza eta Brodas Bros
Musika: Lacrimoboy
Jantziak eta espazio eszenikoa: Ikerne Gimenez
Talde teknikoa: Angel Agüero
Produkzioa: Nagore Martinez
Banaketa: Doltza Oar-Arteta

“Topa” izeneko lanak lau antzezleren arteko lotura-harremana adierazten du: bakoitzak bere jatorri artistikoei eutsiz, energiaz betetako pieza sortzen dute, bakoitzaren ezagutzaz taldea aberastuz. Kaleko adierazpen garaikideak, gau egun hirietako plazetan elkarrekin bizi direnak. Elkarrekin osatuko dute “Topa”, kaleko pieza; eta ikusleen laguntzarekin batera, kalea espazio eszeniko bihurtuko dute.
compañía seleccionada en el Circuito ACIELOABIERTO 2019