Project Description

LaRutanEuskadi
Out Of The Blue
AITA ARRUPE IGAROBIDEA
EKAINAK 28, OSTIRALA, 20:00etan

Zeruaren urdina, urdin sakona, itsasoaren urdina, urdin elektrikoa. Zeruaren begirada, erraietan sortzen dena, ozeanoan murgiltzea, oihu bat eta urrutitik datorren deiadar bat. Out Of The Blue da hau, bilatzen ez duzunean aurkitzen duzuna. Ezerezetik sortzen dena. Ustekabean agertzen dena. Abisatu gabe datorrena. Esentziarik gabeko presentzia bat. Galdutako, lapurtutako, egokitutako zerbait. Zerua, itsasoa, airea; euria, agian. Goizaldeko garoa. Bi gorputz ezezagun, elkar aurkitzen duten bi gorputz. Bakardadean, funtsean, urrunean.

Zuzendaritza: Maria Andres
Koreografia: Maria Andres | Denis Martinez
Antzezleak: Denis Martinez | Maria Andres
Musika: Plastikman
Jantziak: Maria Andres
Argazkiak eta bideoa: Etanowski

LaRutan_LekuzLeku19