MARCAT DANCE Andaluzia
Adama
LA FUNDICIÓN BILBAO
EKAINAK 26, LARUNBATA / 20:30
Jose Pablo Polo konpositorearen musikan inspiratuta dago Adama. Hark sortutako soinu-paisaiak bidaia bereziki erritmiko eta tribal batean barrena gidatzen du dantzari hirukotea.
Sustraiak dira gidalerro nagusia; haziaren ernalkuntzan garatzen den lehen enbrioi-organoaren bitartez eraikitzen den landarean bezalaxe. Hori da lehengaia, bizia ematen duena, lurrari lotuta irauten duena. Kontzeptu hori oso lagungarri izan zaio Mariori Adama sortzeko; izan ere, lurrean harrapatuta egotetik jaiotzen da ekintza, ondoren gorputz osora zabaltzeko. Sustraien bitartez xurgatzen da ura, sustraien bitartez elikatzen da izakia. Bigarren kontzeptu hori mugimendu koreografikora eramanda sortu eta elikatu dira piezaren gainerako osagaiak. Jarraibide horiek guztiak isurtzen dira mugimenduan, gorputzetan eta bidaia emozionalean; lurretik ateratzen uzten zaie, aske izateko eta pixkanaka akitzeko.
Iraupena: 11 min
Koreografia: Mario Bermúdez Gil
Dantzariak: Mario Bermúdez, Marilisa Gallicchio y David Eusse
Musika: Pablo Polo
Laguntzaileak: Junta de Andalucia

Mario Bermúdez Gil koreografo espainiarraren (hainbat sariren jabe) eta Catherine Coury-ren etxe artistikoa da Marcat Dance.
Konpainia 2016. urtean sortu zutenetik, munduko hainbat leku eta jaialdi ospetsutan eskaini dituzte ikuskizunak eta ezagutza-irakaspenak, hala nola, Ekialde Ertainean, Europan, Asian eta Amerikan, besteak beste honako hauetan: Itálica jaialdia (Espainia), Jacob’s Pillow (AEB), Vanguard Body (Txina) eta Inbal antzokia (Israel).
Marcat Dance-ren errepertorioa askotariko piezak osatzen dute: gaueko hiru pieza, gauerdiko bi lan eta zortzi pieza labur. Horiekin, hainbat sari jaso dituzte: Koreografien lehenengo saria nazioarteko zenbait koreografia-lehiaketatan, hala nola Burgos-New York nazioarteko koreografia lehiaketan (2019), Masdanza nazioarteko dantza jaialdian (2018) eta Madrilgo Tetuan barrutiko koreografia lehiaketan (2017). Gainera, ekoizpen sariak ere jaso dituzte Rotterdam-eko bikoteen koreografia arloko nazioarteko lehiaketan (2018) eta Kopenhageko nazioarteko koreografia lehiaketan (2016).
ACIELOABIERTO 2021 Sarean hautatako konpainia