MUTIS Espazioa Euskadi
Gorputzen bulkada
GUGGEHEIM BILBAO MUSEOAREN INGURUA
EKAINAK 29, LARUNBATA / 19:00

Dantzan ari gara, pultsua izerdiaren aurrerapenean, adarren egarrian, azalaren karraskan taupaka.
Dantza egiten dugu, pisuari amore ematen diogu, sustraiak hondoratuz, magma
sakoneraino zeharkatuz.
Basokoak gara dantzan ari garen bitartean, oihartzun bat dagoelako, maiztasun partekatu bat, gure zeluletan, zuhaitzarenetan.
Basoaren, itsasoen, gorputzen bultzada da gure bulkada,
oreka bilatzen duen bitartean kaosera jotzen duena. (Aintza Uriarte)

• Koreografia: Matxalen Bilbao eta Natalia G. Muro
• Interpreteak: Alaia Zarate, César López, Clara Lliró, Irati Pineda, Izarne Oyarzabal, Maialen Galdiz, Marta Naveros, Mikel Sánchez, Natalie Le Du Sagone
• Musika: Erik Skodvin, Leonel Vásquez, Vivaldi
• Argazkiak: Natalia G. Muro
• Bideoa: Haritz Petralanda

MUTIS ESPAZIOA gorputzetik eta mugimendutik abiatzen diren praktika artistikoei eskainitako prestakuntzarako eta sorkuntzarako espazioa da. Leioan dago, eta Matxalen Bilbaok eta Natalia García Murok sustatzen eta zuzentzen dute. Bere oinarri nagusia da ikuspegi profesionala duen kalitatezko prestakuntza artistikoko programa eskaintzea. Ikasturte akademiko bakoitza hilabeteko edo bi asteko hamaika modulutan banatuta dago.

Modulu horietan, lanean ari diren bertako, Estatuko eta nazioarteko irakasleak/koreografoak gonbidatzen dituzte, eta aniztasunaren eta kalitatearen aldeko apustua egiten dute.

MUTIS ESPAZIOAren filosofiaren beste zutabe garrantzitsu bat sortzaileei baliabideak eskaintzea da, ikerketa babestea, prozesu sortzaileak hartzea eta laguntzea, eta praktiken eta ezagutzen trukaketa erraztea, SOKAIRE egonaldi artistikoen programaren bidez.