NO BAUTIZADOS Madrilgo Erkidegoa
Lo invisible
LA FUNDICIÓN BILBAO
EKAINAK 26, LARUNBATA / 19:30

Dantza eta antzerki fisikoan oinarritutako pieza da Lo invisible, zeinak aztertu egiten baitu gizakiak bere buruarekin duen harremana. Bertan, Izaki bakarrean fusionatzen ikus ditzakegu interpreteak, horietako bakoitzak irudikatzen dituelarik elkarren aurka egiten edo elkar bultzatzen duten kontraesanak, igartzeak, irrikak, indarrak. Azken batean, nork bere burua bilatzeko prozesuan pertsona baten ibilbidea baldintzatzen duten elementuak islatzen dira.

Itzulerarik gabeko bidaia da pieza hau. Bertan, bizitza baldintzatzen duten sentsazioak biltzen ditu mugimenduak, kontzientearen eta inkontzientearen, agerikoaren eta ikusezinaren dantza sortuz. Dantza horretan biltzen dira geure ametsetatik urruntzen gaituzten hainbat indar, zeinak menpean hartzen baikaituzte eta, aldi berean, menperaezinak baitira. Laburbilduz, bizitzan funtsezkoak diren gauzetatik desbideratzen eta urruntzen gaituzten alderdien kontra altxatzen da dantza hau.

Iraupena: 20 minuto
Sorkuntza eta Interpretazioa: Katia Humenyuk eta Rolando Salamé
Musika: Heilung, Water veins (Steve Peters eta Steves Roden), Un veneno (C. Tangana)
Argazkiak: Victor M. Cafo

Premios recibidos: Bionic dantza garaikidearen nazioarteko jaialdia 2018: Lehenengo saria; LEC-2019: Ohorezko aipamena; Burgos-New York jaialdia: Burgos eta Palentziako «Danza en el Camino»; eta Kosta Rikako bira – SoloDos Danza.

No bautizados 2018. urtean sortu zen, lengoaia eszeniko ezberdinak ikertzeko eta, horrela, guretzat —pertsona gisa— garrantzitsuak diren gaiak, munduari adierazi behar zaizkion horiek, jorratuko dituzten piezak sortzeko.

Gure lanean, dantza garaikidea eta keinu-antzerkia fusionatzen dira. Funtsean, antzerkian oinarritzen den proposamenean integratzen da dantza, fisikoki irudikatzen baitira emozioak, sentsazioak, bizipenak eta, azken batean, kontatu nahi den istorioa.

ACIELOABIERTO 2021 Sarean hautatako konpainia