DÚO OLAIA & GILLES Euskadi
Dos pies para dos
LA FUNDICIÓN BILBAO
EKAINAK 25, OSTIRALA / 19:00
Dantzari belgikar eta dantzari euskaldun batek osatutako bikotea da Dos pies para Dos. Bikoteak bidaia egiteko gonbita luzatzen dio ikusleari; eta, bidaia horretan, aurrera egiteko beharrak agerian uzten du etengabeko fluxu bat, lankidetzari esker hautsi gabe irauten duena. Gorputz ezberdinen arteko harremana partekatzen saiatzen da; gorputz horiek, guztiaren gainetik, elkarri eskaintzen diote beren burua, baita bestearen esku utzi ere, gorputza borroka-gune izatetik lankidetza-gune izatera bitarteko marra fin-fina dela ikusarazteko.
Piezaren iraupena: 15 minuto
Ideia eta koreografia: Gilles Noël eta Olaia Valle
Interpreteak: Gilles Noël eta Olaia Valle
Kanpo-begirada: María Ibarretxe
Musika: Miren Lizeaga, Ioritz Galarraga, Jone Amezaga, Gilles Noël eta Olaia Valle
Egonaldiak: Utopian Getxo, Azkuna Zentroa, Punto de Fuga
Laguntzaileak: Gobierno Vasco, Dantzan Bilaka

Dúo Olaia & Gilles osatzen dute Gilles Noël dantzari belgikarrak eta Olaia Valle dantzari euskaldunak; elkarrekin, mugimenduaren arteen inguruko sorkuntza-lana garatzen saiatzen dira. Taldea 2019-2020 denboraldian sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren sorkuntza koreografikorako beka jaso ondoren. Aurretik, Dantzaz konpainian ezagutu genuen elkar, eta beti izan genuen elkarrekin sortzeko gogoa.