Project Description

Taiat DansaValentziako E.
Canvas of Bodies. Opus nº 1
AITA ARRUPE IGAROBIDEA
EKAINAK 29, LARUNBATA, 19:30etan

Identitateari buruzko ikerketa koreografikoa, autoerretratu kolektibo baten bidez. Hiru aurpegi, etengabeko mugimenduan, gorputzaren joan-etorriaren fikzio bat eraikitzeko. Eszenak pentsamendu indibidualaren ikuspegi panoramikoa eskaintzen du, gorputzen arteko etengabeko kontaktuaren bidez.

17 minutu
Koreografoa: Taiat Dansa
Antzezleak: Martxel Rodríguez, Cora Panizza eta Laila White
Musika: Caldo (David Barbera)

Taiat Dansa_LekuzLeku19

Taiat Dansa egilearen Canvas of bodies honek dantzarien arteko desberdintasunak ikusarazten ditu. Pentsamendu, jokabide, jarrera eta gaitasun desberdinak. Pieza koreografiko honek desberdintasunari balioa ematen dio; edertasunaren, bikaintasunaren eta birtuosismoaren kontzeptua aztertzen du, gaur egungo dantzaren munduan balio zalantzagarriak direla adierazi nahian. Hiru dantzarik osatzen dute koreografia hau, autoerretratu indibidual zein kolektiboa izan daitekeen honetan.

compañía seleccionada en el Circuito ACIELOABIERTO 2019