Tailerraren emaitzaren jendaurreko erakustaldia
COREOGRAFÍAS DE LA MIRADA/AGERIKOA – Eneko Lorenterekin
LA FUNDICIÓN-en
EKAINAREN 26A, OSTEGUNA | 13:00etan.
Sarrera doan (edukiera bete arte)

“Coreografías de la mirada-Agerikoa” tailerrean bi egunez lan egiten, ikertzen eta sorkuntza eszenikoan aritu ondoren, emaitza jendearentzako emanaldi batean erakutsiko da, eta horretan tailerrean parte hartu dutenek itsutasunetik esperimentatuta sortu duten konposizio koreografikoa ikusteko aukera egongo da. Hala, laborategi-tailerrak jorratuko duen kultura bisual garaikidearen gaineko hausnarketa bertaratuko direnekin partekatuko da.