“Coreografías de la mirada/Agerikoa”
Eneko Lorenterekin
LA FUNDICIÓN-en
EKAINAREN 25A, ASTEAZKENA, ETA 26A, OSTEGUNA | 10.00etatik 14:00etara.
DANTZA TAILERRA | Doako izen-emateak

Laborategi-tailerra, Eneko Lorente komisario duena (EHUko irakaslea eta ikertzailea, espezialista arte eszenikoetan eta mugimenduan). Dantza dezeptiboaren eremuaren barruan dago, eta kultura bisual garaikideari buruzko hausnarketa kritikoa egiten du. Itsutasun-egoeran dagoen gorputz-mugimenduarekin esperimentatuko da. Dezeptibitatea sorkuntza artistikoko prozesuak irekitzeko estrategia bat da eta, kasu honetan, prozesuek itsutasunera jotzen dute jardun eszenikoaren pertzepzio- eta zentzumen-aukera ugaritzeko.

Gozatu proposamen horretaz, aldez aurretik dantzan esperientziarik ez duten parte-hartzaileentzat antolatu denaz (bai ikusteko desgaitasunen bat dutenentzat, bai ondo ikusten dutenentzat). Dantza komunitarioko esperientzia horretan parte hartzeko gogoa baino ez da behar.

Doako izen-emateak: WhatsApp bidez (665 70 29 20), helbide elektroniko bidez (info@lafundicion.org) edo telefono bidez (94 475 33 27).

Tailerrean egindako lanaren emaitza jendaurreko emanaldi batean erakutsiko da (sarrera doan), ekainaren 26an (osteguna), 13:00etatik aurrera, La Fundición aretoan.