COLECTIVO BANQUET (Madril)
Seu aquí
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAREN INGURUAN
EKAINAREN 27A, OSTIRALA / 20:30ean.
“Seu aquí” esertzeko gonbit egiten dizu, beha dezazun mugitzen ari diren lau gorputzek etengabe hazten eta eraldatzen ari den gizartea nola islatzen duten. Mugimenduaren bidez, hainbat gai aztertzen dira, hala nola elkartzea, diziplina, manipulazioa edo espazioaren aldeko bizi-borroka, eta komunitate bat eraiki ahal izateko lankidetzara eta bizikidetzara iristeko beharra eta erronka azaleratzen du. Umorez eta ukitu zentzugabe batez, lau gorputz horiek beren belaunaldiari buruzko gai sakonak eta gaur-gaurkoak jorratzen dituzte, norbanakoaren eta kolektiboaren arteko elkarrizketa bisuala sortuta.
- Iraupena: 17 min.
- Jatorrizko ideia: Colectivo Banquet
- Koreografia eta antzezpena: Javier de La Asunción, Ana F. Melero, Laura García Carrasco, Daniel Rodríguez
- Cover-a: Aurora Costanza
- Jantziak: Colectivo Banquet
- Kanpo-begirada eta soinu-espazioa: Mauricio Pérez Fayos
- Musika: “Río negro” (Xique-Xique) eta “Seu aquí” (Mauricio Pérez)
- Argazkiak: Gorka Bravo
- Laguntzaileak: Centro Coreográfico Maria Pagés, La Nave del Duende, Centro Cultural Eduardo Úrculo

Colectivo Banquet konpainia Ana F. Melerok, Javier De La Asunciónek, Laura Garcíak eta Daniel Rodríguezek sortu zuten, 2020an. Madrilgo María de Ávila Goi mailako Dantza Kontserbatorioan ezagutu zuten elkar. Talde gisa, elkarlaneko sorkuntzan eta lan horizontalean oinarritzen dira, betiere dantza ikusle guztientzat eskuragarri eta hurbil egiteko helburuarekin. Piezak Bucles lehenengo saria lortu du espazio ez konbentzionaletako koreografia onenari.
ACIELOABIERTO 2025 Sarean hautatutako konpainia