MUTIS ESPAZIOA (Euskadi)
Ia, ia, alai
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOKO ZABALDEGIA
EKAINAREN 28A, LARUNBATA / 19:00etan.
Arboladi batera iritsita, belarra garai den leku batean kikilduko gara. Begiak, lehor; gorputza, zimurrez betea; oinen arrasto higatua… Pausatzeko sasoia da. Haizearen kiribilak gorputzak mugitzen ditu, etengabeko jarioan; modelatu egiten ditu, kulunkatzen ditu, zurrunbilo txikietan, igo egiten ditu: igo eta erori egiten dira. Itzul gaitezen airera, ez du mugarik eta.
- Iraupena: 15 min.
- Zuzendaritza eta koreografia: Matxalen Bilbao
- Musika: Max Richter, Ryuichi Nakamoto, Jordi Savall
- Antzezleak: Ainhoa Pardellas, Angela Matabuena, Anje Oregi, Cecilia Durán, Elena Jiménez, Enara Agirrezabala, Irati Pineda, Ixone Galdeano, Janire Etxabe, María Etxaide, Natalie Sagone, Une Blanco

Mutis Espazioa prestakuntza- eta sorkuntza-espazioa da, gorputzetik eta mugimendutik abiatzen diren jardute artistikoei eskainitakoa. Leioan dago, eta Matxalen Bilbaok eta Natalia García Murok sustatu eta zuzentzen dute. Besteak beste, kalitate bikaineko prestakuntza artistikoko programa bat eskaintzen du, ikuspegi profesionalarekin eta tokiko, Estatuko eta nazioarteko artista gonbidatuekin. Hirugarren urtez jarraian, Lekuz Leku Dantzaldian pieza berria estreinatuko dute, zeina hilabete batez Matxalen Bilbao koreografoak emandako sorkuntza-lan batean sortu duten.