LASALA (Euskadi)
Burnt
CHURRUCA KAIA
EKAINAREN 28A, LARUNBATA / 19:30ean.
Gero eta eskatzaileagoa den gizarte-ispilu baten aurrean, badirudi estrategia posible bakarra gauero intentsitate handiagoz distiratzea dela. Hainbesteko kontsumoaren prezioa sitsek argitik gertu hegan egiteagatik ordaintzen dutenaren berdina da: berezko ‘burnout’ batean su hartzeko aukera.
- Iraupena: 12 min.
- Koreografia eta zuzendaritza artistikoa: Judith Argomaniz
- Antzezleak: Garazi Etxaburu, Ioar Labat, Leire Otamendi
- Dramaturgia: Judith Argomaniz, Fernando Epelde
- Musika-sorkuntza: Fernando Epelde
- Testua: Puy Barral
- Jantziak diseinatzea eta jantzigintza: Xabier Mujika
- Fotografia eta bideoa: Renata Laszczak
- Laguntzaileak: Donostia Kultura, Eusko Jaurlaritza, Etxepare Institutua, Gipuzkoako Foru Aldundia

Apirilean estreinatu berri zen “Burnt”, eta Lasalaren sorkuntzarik berriena da. Dantza garaikideko Gipuzkoako konpainia hori Judith Argomanizek zuzentzen du. Koreografo lizentziatu zen Madrilgo María de Ávila Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan, eta gehieneko kalifikazioa eta sorkuntzako aparteko saria lortu zituen.
ACIELOABIERTO 2025 Sarean hautatutako konpainia