“Noraezak / Nire ibilera, gure dantza”
Eneko Lorente, Natxo Montero eta Sonia Shivalaren eskutik
BILBOKO HAINBAT ESPAZIO PUBLIKOTAN
EKAINAK 24, ASTEAZKENA, ETA 25, OSTEGUNA | 18.00etatik 21:00etara (Karola garabia)
EKAINAK 26, OSTIRALA | 15.00etatik 19:00etara (Biboko hainbat auzo eta Guggenheim Bilbao Museoa)
HIRI INGURUNEETAN SORKUNTZA KOREOGRAFIAK EGITEKO TAILERRA | Izen-ematea doan
Sorkuntza komunitarioko laborategi-tailerra. Eneko Lorente (EHUko irakaslea eta ikertzailea) komisario-lanetan, Natxo Montero eta Sonia Shivala koreografo eta dantzariekin batera. Proposamen horrek Bilbo esploratzera gonbidatzen du, ibiltzea praktika artistikotzat hartuta, eguneroko ekintza bat, hots, ibiltzea, behatu eta mugitzeko esperientzia kolektibo bihurtuta. Dantzaren erreferentziak eta espazio publikoko esku-hartzea oinarri hartuta, tailerrak hiriaren erritmoa moteltzea proposatzen du, hiriko kaleekin eta memoriarekin harremanetan jartzeko modu berriak ezagutzeko.
Gozatu edonori irekitako esperientzia horretaz. Ez da arte- edo dantza-ezagutzarik izan behar: nahikoa da beste herritar batzuekin ibiltzeko gogoa izatea eta Bilbori bestelako eran begiratzeko gogoa sentitzea. Laborategiak hiri-esplorazioa, mugimendua eta sorkuntza kolektiboa uztartuko ditu.
Parte-hartzea, doan, aldez aurretik izena emanda. Gehiago jakiteko edo lekua erreserbatzeko, idatzi hona: tatrak@tatrak.org.
Lanaren emaitza ekainaren 26an, ostirala, erakutsiko da jendaurrean, hiriko esku-hartze aparta baten eskutik. Lekuz Leku jaialdiko konpainia profesionalen emanaldien atarikoa izango da (ekainaren 26an eta 27an programatu dira, Abandoibarrako hainbat espaziotan). Parte-hartzaileak Bilbotik ibiliko dira, auzoz auzo, taldeka, eta Guggenheim Museoaren ondoan elkartuko dira, hiri-espazioa mugimendu partekatuaren bidez eraldatzeko.
