ERAIN (Nafarroa)
“Sin fichero adjunto”

KALE-ARGIAK ARRUPE PASABIDEAREN ETA DEUSTUKO ZUBIAREN ARTEAN

EKAINAK 26, OSTIRALA / 19:00

“Sin fichero adjunto” ezin konta ahala egoeratara estrapola daitekeen egoera batez ari da: jarraibideak falta zaizkizula sentitzea. Jarraitu beharreko urratsak. Hurrengo urratsa erakusten dutenak. Arauaren ideia mahaigaineratzen da, ezarritako bidea, zuzena denaren espektatiba. Ematen den urrats bakoitzean, ezbati berri bat. Nola hazi ikasitako molde batetik aterata? Ezbai bakoitzari, eraikuntza berri bat.

  • Iraupena: 14 min.
  • Koreografia: Ioar Labat eta Julia Razquin
  • Antzezleak: Ioar Labat eta Julia Razquin
  • Argazkiak: Jesús Robisco

Erain dantza garaikideko konpainia nafarra da. Ioar Labatek (Tafalla, 1997) eta Julia Razquinek (Iruñea, 1998) sortu zuten. Iruñean hezitako antzezleak dira biak, eta jardunbide joria dute konpainia nazional eta nazioartekoetan: IT Dansa, Lasala, Thomas Noone edo Ballet Ireland, besteak beste. 2024an sortua, sorkuntza eta ikerketa artistikorako espazioa izateko sortu zen konpainia, eta hartan, praktika eszenikoa, bitartekaritza kulturala eta mugimenduarekiko esperimentazioa uztartzen dituzten proiektuak garatzeko.

ACIELOABIERTO Sarearen 2026ko Zirkuituan hautatu da pieza