LOS QUE FALTABAN – LA JOVEN DE 180 (Madril)
“Pulsaciones x minuto”
CHURRUCA KAIA
EKAINAK 26, OSTIRALA / 19:30
Egoera batzuek bihotzean tiro egiten diote. Indarrez bizkortzen sentitzen dugu, artegatasunez beteriko seinale bizi bat eginez, gure zentzumen guztiak areagotzen dituena eta orainean harrapaturik edukitzen gaituena. Piztailea ezkutuko begirada bat izan daiteke, laztan bat, ausardia bat, lehen aldi bat… Xehetasun horiek ukitu eta asaldatu egiten gaituzte, ondoren, berriro ere ohizko orainaldi batera itzul gaitzaten; eta berriro gu geu izan gaitezen, baina jada berdinak izan gabe. “Pulsaciones x minuto” dantza garaikideko proposamena da, betiko aztoratzen gaituzten esperientziei buruzkoa.
- Iraupena: 15 min.
- Koreografia: Javier Rodríguez
- Antzezleak: Ángel Bogar, Ana Paula González, Daniela Hernández, Gerard Jover, Asia Paiola
- Koreografia-laguntzailea: Marta López Caballero
- Musika: Jeff Buckley
- Jantzien diseinua: Fernando Lázaro
- Argazkiak eta bideoa: Jacobo Medrano, Iker Karrera
- Banaketa: Raquel Anaya
- Ekoizpena: 180

Dantzariak trebatzen hamar urte baino gehiago eman ondoren, Madrilgo 180 eskolak beste urrats bat eman zuen bere lan pedagogiko eta artistikoaren berezko jarraipen gisa, eta gazte konpainia sortu zuen. Horrela sortu zen “Los que faltaban”, prestakuntza-etaparen eta laneratzearen arteko trantsizioa errazteko helburuarekin, esperientzia eszenikorako, sorkuntzarako eta garapen profesionalerako benetako aukerak eskaintzeko. Konpainia dantzaren sektore profesionalaren dinamikekin eta beharrekin bat datorren lan-ingurunea da, eta horrekin 180 eskolak talentu gazteari laguntzeko eta ehun profesional sendoa finkatzeko konpromisoa indartu du, lan-prozesu zehatzen, kalitate artistikoaren eta lanbide-etorkizunaren alde eginez sortzaile eta antzezleen belaunaldi berrientzat.
