MUTIS ESPAZIOA (Euskadi)
“Cumbia 110 BPM”
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOKO ZABALGUNEA
EKAINAK 27, LARUNBATA / 19:00 / ERABATEKO ESTREINALDIA
Dantza-maratoietan eta erritmo latinoetan inspiratuta, Edward Tamayo dantzari eta koreografo kolonbiarrak buklean egindako konposizio koreografikoko sistema bat garatu zuen -‘Mantra’ direlakoak-. Valentina Azzati eta Johann Perezekin batera Bartzelonan zuzentzen duen LaCerda konpainiarekin egindako ikerketa horrek musikaren erritmora dantzatzen duen gorputz oro mugitzen duen bizi-bultzada du oinarri, dantzaren izaera mugimendu gisa ikertuta, baina baita jai-topagune eta kolektibitatearen paradigma gisa ere. “Cumbia 110 BPM” proiektu pedagogikoa da, ‘Mantra’ direlakoak lengoaia koreografiko gisa transmititzen dituena, Kolonbiako cumbian inspiratutako pieza labur bat oinarri izanda, Mutis Espazioko taldekideek antzeztuta.
- Iraupena: 15 min.
- Sorkuntza eta egiletza: LaCerda
- Koreografía: Edward Tamayo Ruiz
- Antzezleak: Aitor Casero, Ainhoa Pardellas, Ane Zapirain, Beatriz Viana, Elena Jiménez, Nazaret García, Sara Cabrera, Sino Ruiz, Une Blanco, Zoe Moreno (Mutis Espazioa)
- Jatorrizko musika: Alejandro Dutra
- Musika-moldaketa: Milagros García Salgueiro
- Kontzeptualizazioa eta akonpainamendua: Júlia Vernet Gaudes

Mutis Espazioa (Leioa) gorputza eta mugimendua oinarri hartuta jardunbide artistikoetan diharduen sorkuntza- eta prestakuntza-zentroa da, Matxalen Bilbaok eta Natalia García Murok bultzatu eta zuzentzen dutena. Euskarri nagusia prestakuntza artistiko bikaineko programa bat eskaintzea da, ikuspegi profesionalarekin; horrez gain, ikerketa babestea, sortze-prozesuak hartu eta laguntzea, eta jardunbideen eta ezagutzaren arteko hartu-emana erraztea.
LaCerda dantza garaikideko konpainia bat da. 2013an sortu zen, Bartzelonan, erritualaren kontzeptua eta horrek dakartzan misterioak eszenikoki ikertzeko asmoz. Esperientziatik, sentsaziotik eta erraietatik lan egiten du, dantzaren izaera primarioa lortzeko, hitzaren eta kontzeptuaren aurrekoa dena. 2019az geroztik, konpainiaren zuzendaritza artistikoa Latinoamerikako hiru artistaren ardurapean dago: Edward Tamayo (Kolonbia), Johann Pérez (Venezuela) y Valentina Azzati (Argentina).
