ALDAKETA / Dantza Konpainia (Euskadi)
“Cápsula 0.1”

PEDRO ARRUPE ZUBIPEAN

EKAINAK 27, LARUNBATA / 20:00  

“Cápsula 0.1” dantza garaikideko bakar-saioa da, Denis Martinez dantzari eta koreografoak sortutakoa, non gorputza mugaren, babesaren eta nortasunaren artean dabilen. Piezak espazioa lurralde sinboliko bihurtzen du, eta ikusleak gonbidatzen ditu norberaren aldaketa-prozesu bat ‘zirrikitu’ batetik behatzera.

  • Iraupena: 12 min.
  • Zuzendaritza eta koreografia: Denis Martínez Roque
  • Antzezpena: Denis Martínez Roque
  • Laguntza koreografikoa: Oihana Varela Aizpurua
  • Dramaturgia eta zuzendaritza-laguntza: Ana Otsoa San Juan
  • Jatorrizko musika eta soinu-diseinua: Ibon Aguirre
  • Argazkia: Etanowsky
  • Teaser-a: Gorka Etxeandia
  • Ekoizpena: ALDAKETA / Dantza Konpaina

ALDAKETA / Dantza Konpainia Denis Martínez Roqueren zuzendaritzapean sortu zen, ikerketa koreografikorako espazio gisa, zeinean mugimendua etengabeko eraldaketarako tresnatzat hartzen den. Konpainia aretoaren zorroztasun teknikoaren eta espazio ez-konbentzionalen askatasunaren artean mugitzen ari da.