LŎKKE – OLATZ DE ANDRÉS (Euskadi)
“CQSEAAQVAD”

Louise Bourgeoisen ‘AMA’ ESKULTURAREN ONDOAN (Armiarma)

EKAINAK 27, LARUNBATA / 19:30 / ERABATEKO ESTREINALDIA 

“Cuerpos que se entregan a aquello que va a desaparecer” pieza luzearen bertsio laburtua da”CQSEAAQVAD”. Proiektuak irauteko, eraldatzeko eta trantzerako modu gisa jorratzen du errepikapena ,orainera ainguratzen gaituen amaierarik gabeko koreografia sortzeko. Dantza orainaren hizkuntza da, eta, horrekin, denbora dar-dar egiten senti dezakegu.

  • Iraupena: 18 min.
  • Ideia eta zuzendaritza: Olatz de Andrés
  • Zuzendaritza-laguntzailea: Robert Jacskon
  • Antzezpena: Natalia García Muro, Iñigo Rementería, Olaia Valle
  • Jantziak: Lŏkke – Olatz de Andrés
  • Soinu-espazioa: Ivonne Villamil
  • Musika: Hainbat egile
  • Argazkiak: Etanowski
  • Ekoizpena: Lŏkke – Olatz de Andrés eta Mutis Espazio
  • Banaketa: Nerea Martinez

Dantzari eta koreografo bezala jardun ondoren, Olatz de Andresek Lŏkke konpainia sortu zuen, garapen koreografikoko egitura iraunkor bat ezartzeko helburuarekin. Haren proposamen artistikoetan, egunerokoak ez diren egoera koreografikoak sortzera, gelditasuna mugimenduarekin lotzera eta banakakoaren eta kolektiboaren arteko tentsioarekin jolastera bideratzen da bilaketa. Hainbat pieza aurkeztu dituzte Euskadin, Frantzian, Ingalaterran, Alemanian edo Italian, hala nola “Time is a Muscle | Tiempo como cuerpo” (2024), “Euterpe” (2019), “Doppelgänger” (2019), “El cielo ahora” (2014) edo “Yo soy una cosa que dura” (2007). Gaur egun, Olatz de Andrés Azkuna Zentroko ‘artista elkartua’ da, non “Tiempo como cuerpo” izeneko argitalpen bat amaitzen ari den.