LITTLE HARLEM (Euskadi)
“Swing open taster” (Dantza partizipatiboko jarduera)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOKO ZABALGUNEA
EKAINAK 27, LARUNBATA / 21:00
Omenaldia 30eko hamarkadako charleston berantiarrari, zeinaren dantza-urratsek AEBetako jazz klubetatik Europako kabaretetarako esplorazio-bidaia inspiratzen duten. Jazz swing erritmora, koreografiatxo bat egingo da, mugimendu bakoitzaren sekretua eta jatorria adierazita. Giro ausart eta kementsudun jendaurreko ekintza partizipatiboa, independentzia eta askatasun kutsuko dantza bat esperimentatzera gonbidatzen duena. Jende guzti-guztiarentzat egokia.
- Iraupena: 30-40 min.
- Dinamizatzaileak: Maider Astigarraga eta Mireia Torio
- Parte hartzera animatzen den edonori irekia (jende eta adin guztientzat, ez da aurretiazko ezagutzarik behar)

