Project Description
AMAIA ELIZARAN Euskadi
Block
La FuNdicIOn Bilbao
UZTAILAK 9, OSTEGUNA, 20:00etan
Kontrako indarra eta haien arteko blokeoa sortzen dituzten bi emakumeren gorputzen arteko erlazioa da pieza hau. Erresistentzia horietan oinarritutako lengoaia bat sortzea da helburua. “Blokeatzea, oztopatzea, eragoztea, paralizatzea, trabatzea, isolatzea…”
Zuzendaritza: Amaia Elizaran
Antzezleak: Leire Otamendi, Amaia Elizaran
Musika: Lander Zalakain (Belako)
Produkzioa: Musika: Josu Ximun (Belako)
Kanpo begirada: Martí Güell
Laguntzailea: Karrikan, Eusko Jaurlaritza, Donostia Kultura, Etxepare Institutua

Amaia Elizaran
Inprobisaziotik abiatuta koreografia-lengoaiak garatu eta edozein espaziotarako dantza garaikideko piezak egiteko beharrizanak eraman zuen 2015ean konpainia hau sortzera.
Denbora honetan guztian honako laguntzak jaso ditu: Eusko Jaurlaritzaren Dantzan Bilaka programaren Sorkuntza Koreografikorako laguntza, Dantzagunearen Sortutakoak programaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza, Topic sorkuntza egonaldia, eta KARRIKAN plataforman irabazle izatea. Azken horren helburua Euskal Herriko kaleko arteen sorkuntza eta zabalkundea sustatzea da.
Produkzioak: RAW (2016), POOL (2017), BLOCK (2018), MAR (2019).