ÀNGEL DURAN – Performing Art Katalunia
Clinch
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAREN INGURUA
EKAINAK 28, OSTIRALA, 19:00
“Los hombres se tocan a golpes” (Gizonek kolpeka elkar ukitzen dute) Gizonezkoen eraikuntzari buruzko duo indartsua. Gizon-portaera garaikidearen deseraikuntza, batzuek goraipatu eta askok zalantzan jartzen dutena. CLINCH hitzak, boxeoan, bi borrokalariak elkarri besarkatu eta epaileak banatzen dituen arte blokeatzen diren uneari egiten dio erreferentzia. Aurkariarengana ahalik eta gehien hurbiltzea du xede, haren erasotik babesteko. CLINCHek maskulinitaterik toxikoena azaltzen du, lehian, ukazioan eta ezberdin den guztiari aurre egitean ezartzen dena. Baita sentimenduen ukazioa ere, amorrua edo haserrea izan ezik, indarkeria erabiliz frogatu behar baita.
• 22 min
• Koreografia: Àngel Durán i Muntada
• Interpreteak: Yeinner Chicas eta Àngel Durán i Muntada
• Musika: Joan Borràs
• Hauen laguntzarekin: SóLODOS Costa Rica espazioa, Nantai, Roca Umbert Fàbrica de Creació, Festus Festival


Àngel Durán i Muntada dantza-graduatua da SEADen (Salzburgo, Austria) eta artean eta diseinuan graduatua Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Aktore gisa ere trebatu da Madril eta Bartzelona artean. Europako hainbat koreografo eta konpainiarentzat lan egin du, besteak beste, Anton Lachky Company (Brusela), Milla Koistinen (Berlin), Stephan Herwig (Munich) eta DOT504 (Praga). Azken edizioko Premi Butaca saria jaso du, dantzako gizonezko interprete onena izateagatik.